2008/01/31

SANTA AGEDA

Urtero bezala, aurten ere Santa Ageda egunaren bezpera ospatu behar dugu, otsailaren 4an, astelehenarekin.

Horretarako, Carbonillan elkartuko gara, arratsaldeko 17:00etan, eta hor txokolate-jana emanen diegu haurrei. Gero, erronda eginen dugu auzoan barna, kantuz blaitzeko, txaranga lagun dugularik.

Ez ahantzi: baserritarrez jantzirik etorri, makila bana ekarri, erritmoa markatzeko, eta ahotsa prest izan kantari aritzeko.

INAUTERIAK

Guraso agurgarriak:
Datorren ostiralean, otsailak 1ean inauteriak ospatuko ditugu. Eskolako ordutegi arrunta mantentzen da.

Hona hemen egitaraua:
- 15:00etatik 15:30etara: Geletan prestatzea.
- 15:30etatik 16:30etara: Patioko aterpean jaialdia.
- 16:30etan: Geletara itzuli.
- 16:40etatik aurrera: Guraso Elkarteak antolatutako txokolatada eta kalejira auzoan.

OHARRAK
- 15:20etan jaialdia ikustera etorri nahi duten gurasoentzat irekiko da eliza ondoko patioko atea.
- Mesedez eskatzen dizuegu, errespetatzea zuentzako prestatutako tokia.
- Jaialdia bukatzen denean, haurrak bakoitzaren irakaslearekin geletara itzuliko dira.
- Eta anima zaitezte mozorratuta etortzen!

AGUR BERO BAT.
ZUZENDARITZA TALDEA.

2008/01/30

Bisita ezazu www.patxilarrainzar.com

Web Batzordeak Guraso Elkartearen web orria argitaratu du eta hemen ikus dezakezu: www.patxilarrainzar.com

Web honek berriak ditu (gurasoei patioan emandako oharrak) eta, gainera, eskuratzen ahal diren agiri batzuk, bilatzaile bat eta inkesta bat. Hemendik aurrera eduki gehiago jarriko ditugu eta saiatuko gara eskaintzen diren zerbitzuak indartzen. Horren berri izanen duzue, bai.

Espero dugu web hau onuragarria izanen dela elkartearentzat eta bisitatzeko gonbitea egiten dizuegu.

Web Batzordea [web@patxilarrainzar.com]
http://www.patxilarrainzar.com

2008/01/29

Telefono zenbakiak abisuak emateko

Bazkalkideen gurasoei gogorarazten dizuegu zuen eskura dauden telefono zenbakiak, ez etortze abisuak emateko edo edozer galdera egiteko:

- 671 919784 goizeko 9:00ak arte ahotsko mezuak emateko (izena, abizenak eta maila adieraziz).
- 948 383874 (210 extensioa), goizeko 8:45etatik 9:15ak arte, arduradunarekin zuzenean hitz egiteko.

Zuen baliorako izango direlakoan, agurtzen zaituztegu.

2008ko urtarrilaren 29an.
JANTOKIKO BATZORDEA

2008/01/23

EUSKARA IKASTEKO BESTE AUKERA BAT

Euskara ikasi nahi al duzu? Oraintxe duzu, bada, aukera berri bat Patxi Larraintzarreko gurasoez osatutako taldean izena emateko, matrikulatzeko epe berria zabaldu baitute, 2008ko urtarrilaren 21etik 25era.
Ez da talde berririk sortuko, baina aukera izango duzu 2007ko urritik abian den taldean txertatzeko (2. urratsera iritsi dira, gutxi gorabehera).

Matrikularen prezioa egokia da oso: 50,60 € + 17 € materialetarako. Informazio gehiago nahi baduzu, dei ezazu Zubiarte Euskaltegira (948 361 091).

Anima zaitez!

Patxi Larraintzar Ikastetxeko Euskara Batzordea

2008/01/21

GURASOENTZAKO HITZALDIA: Cómo prevenir desde la familia el uso de drogas

- Data: Urtarrilaren 24an (osteguna)
- Gaia: “Cómo prevenir desde la familia el uso de drogas”
- Lekua: Areto Nagusian. (Eraikuntza berriaren 1. solairuan)
- Ordua: 15:00etatik 16:30etara
- Hizlaria: Iñaki Lorea. Psikologo klinikoa. Drogen aditua.

Aurki APYMAk izanen duen web orri berrian hitzaldi honen edukiaz informazioa paratuko da.