2011/12/18

EGUBERRIETAKO JAIA

2011ko abenduaren 22a

  • 17:00: etan gaztainak banatuko dira (txartela egitarauan dago)
  • 17:30: etan, dantzak.
  • Bakoitzak ekarritakoarekin askaria
  • Musika
Arratsaldeko 17:00 etan eskolako patioan.
  
ETORRI ETA PARTE HARTU!!

2011/12/10

OLENTZEROREN LIBURUAK-HITZALDIA

Abenduaren 15, osteguna:

HITZALDIA: "Olentzeroren liburuak"
Adin guztietarako argitalpen berriak

Hitzlaria: Villar Arellano (liburuzaina, haur literaturan aditua)
Lekua: Patxi Larrainzar I.P.ko Areto Nagusian
Ordutegia:
 15:00etan

2011/11/18

2011-11-22 OHIKO BATZAR NAGUSIA

Kaixo lagun.

Hurrengo asteartean, hilak 22, gure Elkartearen Ohiko Batzar Nagusia daukagu arratsaldeko bostetan eskolako Areto Nagusian honako gai ordenarekin:

  • - Sortzen Ikasbatuazeko kordinatzailearen etorrera.
  • - Kontuen aurkezpena.
  • - Diruzain aldaketa.
  • - Urte anitzetarako plana.
  • - Kontseilu Eskolarrerako hauteskundeak.
  • - Norberak lekarkeena.
Ikusiko garelako, jaso besarkada bero bat.
IGEren Batzarra.

2011/10/21

EZKABA MENDIKO XVII IBILALDIA

Heldu den IGANDEAN, URRIAK 23, goizeko 9etan, Armendaritz Erregeordearen plazatik (Bernardino Tirapu karrikaren bukaerako errotondatik) aterako gera. Animatu zaitezte eta txartelak hartu (2€) familia osoarendako, txikiendako ere bai. Harekin tontorrean hamaiketakoa izanen duzue eta, itzulitakoan, oroigarria eta agiria Udal plazan.
Ibilaldi honetan gure mendia babestu nahi dugu edozein erasotatik.

Txartelak ostegun eta ostiralean salgai izanen dira ikastetxeko patioan, arratsaldeko 16:45etatik aitzina.

   EZKABA MENDIA GOZA ETA ZAIN DEZAGUN!

2011/10/07

INFORMAZIO BILERA: IGEren FUNTZIONAMENDUA

Zuengana jotzen dugu, Patxi Larrainzar IPko gurasoak zaretenez, Guraso Elkartearen funtzionamenduaren berri emateko.

Elkartea denok osatzen dugu eta zuzendaritza-batzarra da elkartearen jardunaren ardatza. Hona batzarra osatzen duten pertsonak: presidentea, presidenteordea, diruzaina, idazkaria eta hiru batzarkide. Guztira, zazpi pertsona.

Guraso elkartearen funtzionamendua batzordeen  arabera zedarrituta dago.
Hona labur azalduta batzorde horiek eta beren eginkizunak:
  • Haurtzaindegi-batzordea. Goizetan, 7:45etik 8:45era, hainbat gurasok haurtzaindegi-zerbitzua behar dugu; aipatu zerbitzua kudeatzeko Haurtzaindegi-batzordea sortu zen.
  • Jantoki-batzordea. Badago jantoki-zerbitzuaren arduradun bat, eta pertsona horrek baditu hainbat eginkizun: zerbitzua ahalik eta kalitaterik handienaz ematea, ordainagirien ordainketa kudeatzea eta enpresa esleipendunarekin prezioak ahalik eta gehien doitzea. Batzordea materialak erosteaz arduratzen da, zerbait hondatuz gero, konpondu egiten du, betiere zerbitzua kalitaterik handienaz emateko asmotan.
  • Eskolaz kanpoko jardueretarako batzordea. Euskarazko jarduerak antolatzen ditu, eguneko hainbat aldi ezberdinetan egiteko (eguerdian edo arratsaldean behin eskolak bukatutakoan). Monitore euskaldunak dituzten kalitatezko jarduerak eskaintzen ditu (musika, dantza, patinajea, antzerkia, xakea...). Batzordeak, halaber, espazioak erreserbatzen ditu jarduerak egiteko, irakasleak bilatzen ditu eta ordainagiriak kobratzen ditu.
  • Patxi Larrainzar Eguneko festa antolatzeko batzordea. Eskolaren festa eguneko jarduerak antolatzen ditu, ekainaren lehen larunbatean.
  • Obra-batzordea. Eskolak dituen egitura-arazoak konpontzen saiatzea, horra batzorde honen eginkizuna. Aurreko ikasturtean Eskola ondoan zeuden telefonia mugikorreko antenak kentzea lortu zuen, bai eta ikastetxean hainbat hobekuntza egitea ere. Aurtengo lehentasuna Eskola urte anitzeko udal-planean sartzea da, seguritateaz eta bizigarritasunez bezainbatean goitik behera berritzeko.
  • Institutu-batzordea. Gure seme-alabek lehenago edo geroago institutuan ikasiko dute, eta horrek hainbat kezka sortzen dizkigu, gure erakundeen aurreikuspen faltagatik. Horregatik hain zuzen ere sortu da batzorde hau.
  • Sortzen-Ikasbatuaz batzordea. Gure elkartea Sortzen-Ikasbatuaz D ereduko elkarteen federaziokidea da. Hori horrela, Eskolako pertsona bat joaten da Sortzen federazioak euskarazko murgiltze ereduarekin zerikusia duten gaiei heltzeko aldian behin egiten dituen bileretara.
  • Web-batzordea. Eskolak badu webgune bat http://www.patxilarrainzar.com/. Batzordeak webgunearen edukiak eguneratzen ditu. Horretarako zuek bidalitako materialak (argazkiak, bideoak, eskolako jarduerak, etab.) erabiltzen ditu. 
  • Euskara-batzordea eta auzoarekin harremanetan jartzekoa. Gure Eskola Arrotxapea auzoan dago, eta guk auzoaren partaide izan nahi dugu, gure kaleetan euskararen erabilera bultzatu nahi dugu, eta gure jarduerak –Inauteriak, Korrika, Santa Ageda eguna, etab.- auzokideen artean ezagutzera eman. Hori da, hain zuzen, batzorde honen egitekoa.
  • Guraso-Eskola batzordea. Hitzaldiak antolatzen ditu, gure seme-alaben hezkuntzaz zerikusia duten gaiei heltzeko.
Batzorde hauek guztiak gurasoek osatzen dituzte, eta guraso horiek beren denbora, beren lana eta beren ideiak Eskolaren hobe beharrez eskaintzen dituzte, eskuzabal eskaini ere. Gure esku dago baztordeen funtzionamenduak bere horretan irautea, kudeaketa pribatuaren eskuetan erori gabe.

Horrenbestez, animatu nahi zaituztegu batzordeetan parte hartzera eta ideia berriak mahai gainean jartzera. Aisialdiaren tartetxo bat eskaini, bada, zuen seme-alaben Eskola gero eta kalitate handiagokoa izan dadin.

Une honetan batzorde asko berritu beharra dago. Hori dela-eta, gonbita egin nahi dizuegu hil honen 11ean, 17:00etan, eskolako Areto Nagusian eginen den informazio-bilerara bertaratzeko.


Patxi Larrainzar IPko Guraso Elkartea

2011/09/08

¡AURTEN BAI! - (ZUBIARTE)

Euskara ikasi nahi dutenentzat, edota ikasteari ekin ziotenak baina beraien maila obetu nahi dutenentzat, ZUBIARTE EUSKALTEGIAK aukera paregabea egiten du:

Euskarazko klaseak gurasoentzat
• Auzoan bertan.
• Astean 6 ordu.
• Maila guztiak (ezinbestekoa da taldea osatzea).
• 42,10€koa ikasle zaharrentzat, eta 62,70€koa berrientzat, urritik ekainera.

Taldeak osatzeko baldintzak, homogeneoak eta 12 lagunetik gorakoak izatea dira.

Interesatzen bazaizu deite Euskaltegi Zubiartera (948361091). Epea irailaren 6tik 13ra da.


Hitzaldi informatiboa:
ostegun honetan, hilak 8,
arratsaldeko 5etan
eskolako Areto Nagusian.

Animatu zaitez, txikiek eskertu eginen dizute eta!

2011/05/30

OHARRA, 3 ETA 6 URTE BITARTEKO HAURREN GARAPEN EBOLUTIBOA. ETAPA HORRETAKO ADIMEN EMOZIONALA IZENBURUKO HITZALDIRA BERTARATU ZIRENENDAKO.

2011ko apirilaren 14an, Toñi Maquirriain Pedagogoa eta Gestalt zein Familia terapeutak hitzaldi bat eman zuen "3 eta 6 urte bitarteko haurren  garapen  ebolutiboa.  Etapa horretako adimen  emozionala"  izenburuarekin, Eskolako instalazioetan.

Hona hitzaldian aztertu zituen edukiak:
  • Garapen ebolutiboa, 3 eta 6 urte bitarteko aldian, ondoko esparruetan: psikomotrizitatea, hizkuntza, sozializazioa, emozioak, afektibotasuna, jolasak, eguneroko azturak, etab.
  • Adimen emozionalaren garrantzia, betiere azpimarratuz prozesu sozioafektiboak onartzeko, kudeatzeko eta integratzeko gaitasunak adimen emozionalaren bilakaeran duen garrantzia.
  • Behar sozioafektiboen ulermenean sakontzea, hala jarrerei dagokienez  (benetakotasuna, onarpena, autoestimua, autoritatea eta autonomia)  nola  komunikatzeko gaitasunez bezainbatean (bestei entzutea, enpatia, asertibitatea... ), ingurukoekin maitasun handiagoz harremanatzeko.
 Hona Eva Bach-en hitzak : “Seme edo alaba bat munduratzea  gizateriaren etorkizunerako  hazi txiki bat ekartzea da, zaindu beharreko hazia, ongarritu beharrekoa, hazi beharrekoa, maitasunez hazi ere, eta harengandik fruitu egokia sortuko dela sinistea. Izan ere, garrantzitsua da seme-alabei itxaropentsu laguntzea hazteko abenturan”.

Hitzaldian eman nuen hitza betez, jakitera ematen dizuet ondoko agiriak dituzuela eskura blog honetako
G. ELKARTEAK ETA BATZORDEEK PRESTATURIKO AGIRIAK, ESKURA izeneko sailan, nahi duenak eskuratu ditzan:
  • “Bibliografía sobre Inteligencia Emocional”.
  • “Carta de los Seres Humanos Auténticos”.
  • “Desarrollo evolutivo en la infancia del niño de 3 a 6 años”(.ppt)
Toñi Maquirriain

2011/05/18

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS ikastolan!!!!

"Ongi etorri Pupu eta Lore" ikuskizuna.

EKAINAREN 8an, asteazkena, arratsaldeko 18:00 etan

SARRERA 5 EURO (3 urtetik beherakoak dohain).

SARRERAK SALGAI Errotxapeako hurrengo dendetan:

  • GOXOKI
  • HAIZEA
  • ISABEL MERTZERIA
  • Patxi Larrainzar eskolako patioan Maiatzak 27, 30 eta 31an
....eta saioa hasi baino ordubete lehenago.

2011/04/27

SORTZEN IKASBATUAZ: TAKONERAN JAI

Sortzen Ikasbatuazek hurrengo MAIATZAREN 15ean bere ohizko festa antolatzen du Iruñeko Takonera parkean.

Ohitura legez, gure Guraso Elkarteari taberna baten lana egokitu zaio (VISTABELLA).

Hauexek dira egun horretarako jarritako txandak:
  • Goizeko 10:00 etatik arratsaldeko 13:00 ak arte haur hezkuntzako 1º, 2º y 3º kurtsoak
  • Arratsaldeko 13:00 etatik 16:00 ak arte lehen hezkuntzako 1º eta 2º kurtsoak
  • Arratsaldeko 16:00 etatik 19:00 ak arte lehen hezkuntzako 3º y 4º kurtsoak
  • Arratsaldeko 19:00 etatik gaueko 22:00 ak arte lehen hezkuntzako 5º y 6º kurtsoak
Gela bakoitzetik bi bolondres atera behar dira. ZUEN LAGUNTZA BEHARREZKOA DA.

Festan ikusiko gara!

2011/03/02

INAUTERIETAKO EGITARAUA

Martxoaren 4a, ostirala

  • 17:00etan: Eskolako patioan elkartuko gara.Musika eta dantzaldia txarangarekin, Momotxorroekin, Lapurrak eta Miel Otxinekin.

  • 17:30etan: Eskolatik atera eta desfilea Marzelo Zelaieta, Bernardino Tirapu, Maiteminduen parkea. Hemen geldialdia egingo dugu, indarrak berritzeko. 

  • 19:00etan: “Miel Otxin” erreko da Bulebarrean, San Juaneko suak  egiten den tokian.

ETA GOGORATU… DENOK MOZORRATUAK!!!!!

2011/01/26

RICHARD WEYNDLING KARBONILLAN

INGLESEZKO IRAKASLE HONEK, BERE IRITZI KRITIKOA EMANEN DU HAIN ONGI SALTZEN ARI DIREN TIL EREDUAZ.

GAUR EGUN TIL EREDUAN ARITZEN DIREN INGLESEZKO IRAKASLEI INGLESEZKO KLASEAK EMAN ETA GERO, BERE AUKERA GARBI DAUKA: OBERENA D EREDUA DA.

HITZALDIA OTSAILAK 1AK IZANEN DA, ASTEARTEAN, ARRATSALDEKO 18:30ETAN.

http://www.nuncaloharia.com/

2011/01/20

PATXI LARRAINZARen GURASOENTZAKO TAILERRA

Gaia. Nola lagundu seme-alabei etxeko lanekin euskaraz ez dakitenek

  • Datak: Otsailak 10, 17 eta 24. Ostegunetan.
  • Ordutegia: 15:00etatik 16:30etara
  • Tokia: Patxi Larrainzar ikastetxean.
  • Ponentea: Ana Cuñado, Patxi Larrainzarreko orientatzailea.

Izena emateko Guraso Elkarteak duen poztontzian utzi eskaera Urtarrilaren 26, 27 edo 28an, edo pozta elektronikoaren bidez: plarrainzarge@hotmail.com

30 pertsonek egin ahal izango dute bakarrik.