2012/01/22

RESOLUCION DE CONFLICTOS CON INTELIGENCIA EMOCIONAL EN LA FAMILIA

Urtarrilaren 26an, osteguna.

  • Hitzlaria: Leticia Garces Larrea (pedagogoa)
  • Lekua: Patxi Larrainzar I. P.ko Areto Nagusian
  • Ordutegia: 15:00etan

2012/01/15

ERROTXAPEAko OLENTZEROA 2011

Aurtengo Olentzeroa sekulan baino jendetsuago.
Iruñako auzoek urtero aurre egin diete udaletxeko debekuei; azkenean borrokatutako bidea auzokideen garaipen batean bihurtu egin da.

Hemen klikatu bideoa ikusi nahi baduzu:

http://www.youtube.com/watch?v=paWSlgSGypo&feature=email

SARTAGUDAko IKASTOLA

Aupa!

Aurten Sartagudako Ikastolako 25. urteurrena ospatuko dugu. Horren harira hainbat guraso, ikasle, ikasle ohi eta Euskal Herriko hegoaldeko txoko honetako euskararen egoerarekin arduratuta dagoen jendea oro har, ikastola honen egitasmoa martxan jarri zutenei omenaldia egitea erabaki dugu. Haien ahalegin, tinkotasun eta lanari esker horren garrantzitsu eta beharrezko zaigun egitasmoa ongibidean jartzeagatik esker ona adierazi nahi diegu.

Baina, gaur egun gure eskualdean hezkuntza euskaraz jasotzeko dugun aukera bakarra, Ibaialde Ikastola, kinka larrian da. Ikastolaren egungo egoera ekonomiko latzak horren erranguratsua zaigun ospakizuna birplanteatzera behartu gaitu.

 Gauzak horrela omenaldiaren xedea aldatu egin da. Hasierako asmoa lehen andereño, presidente eta aurreneko bost ikasleei Agate Deuna egunean omenaldi xumea egitea bazen ere, orain bertze helburu batzuk gehitu zaizkio egoerak behartuta: alde batetik dirua bildu Ibaialde Ikastolak aurrera egin dezan eta bertzetik seme-alabentzako euskarazko hezkuntza integrala aukeratzen duten gurasoek pairatzen duten hizkuntz-apartheida salatugura dugu. Horren erantzule nagusi dugu Nafarroako Gobernua, honek bere interesetarako baliatzen du Euskararen Legea Nafarroako jendartearen zati handi bat erabat baztertuz.

Ekimenean omenaldiaz gain, kontzertuak, herri kirol erakustaldiak, bertsoak, jotak, dantzak, kalejirak…  izanen dira, otsailaren 5ean eta Sartagudako hainbat gunetan.
 Hori dela eta, egun hau antolatzeko ardura hartu dugunok, artista, musika eta dantza talde eta laguntzeko prest dagoen euskaltzale orori deia luzatzen diogu denon artean jardunaldi hau burutu ahal izateko. Ekimena Ibaialde Ikastolaren eta oro har euskararen aldeko dinamika zabalago baten aurreneko urratsa izatea nahi dugu.
 
Laguntzerik baduzue, ondoko e-postaren bitartez (lodosartaguda@gmail.com) jar zaitezkete kontaktuan gurekin. Abenduaren 18a baino lehen zuen asmoak eta eskaini ahal duzuena erratea eskatzen dizuegu jardunaldiari forma eman ahal izateko.
 
Honekin batera eskertzekoa litzateke mezu hau interesa izan ahal duten zure kontaktuen artean zabaltzea.