2014/01/28

AURREMATRIKULAZIO EPEA IREKITZEAR

Guraso agurgarriak:
Dakizuenez, 2014/2015 ikasturteko aurrematrikulazio epea laster irekiko da eta zuen seme-alabentzako ikastetxe bat aukeratu beharko duzue. Oso erabaki garrantzitsua denez, zuengana jotzen dugu laguntzeko asmoz. Patxi Larrainzar Ikastetxe Publikoak hurbileko heziketa euskalduna, irekia, eta integratzailea eskaintzen du eta Guraso Elkarteak hezkuntza proiektu hori osatzen du jarduera anitzekin: eskolaz kanpoko ekintzak, guraso eskola, jantoki eta haurzaindegi zerbitzua, Olentzero jaia, inauteriak eta abar.

Esandako guztia azaltzeko eta sakontzeko gurekin elkartzeko gonbidapena zabaltzen dizuegu:

  • 2014ko otsailaren 5ean, asteazkena: 18:00 etan, Patxi Larrainzar ikastetxeko areto nagusian, NO SABEMOS EUSKERA ¿CÓMO PODEMOS AYUDAR A NUESTROS HIJ@S? hitzaldia, Iñaki Eizmendirekin, gizarte-hezitzailea. Haurtzaindegi zerbitzua antolatuko dugu.
  • 2014ko otsailaren 13an, osteguna: 17:00 etan, areto nagusian, bilera informatzailea ikastetxeko zuzendaritzarekin eta Guraso Elkartearekin. Haurtzaindegi zerbitzua antolatuko dugu.
  • 2014ko otsailaren 14an, ostirala: 15:00 etan, ate irekien eguna.


Eskerrik beroenak zuen arretagatik.

Arantza Galdeano
Patxi Larrainzar Guraso Elkarteko presidentea.