2007/11/29

GURASOENTZAKO HITZALDIA: Sexualidad en las distintas etapas evolutivas

- Data: 2007ko abenduaren 13an (osteguna)
- Gaia: “Sexualidad en las distintas etapas evolutivas”
- Lekua: Areto Nagusian. (Eraikuntza berriaren 1. solairuan)
- Ordua: 15:00etatik 16:30etara
- Hizlaria: Isabel POZUETA FERNÁNDEZ. Soziologoa. Sexologia arloan aditua (hezkuntzan eta aholkularitzan). “Tu y yo”-“BIOK” Zentruaren koordinatzailea (bikoteei arreta eta arreta sexologikoaren zentrua)

2007/11/27

2007/08 Ikasurteko Guraso Elkartearen Kuotaren ordainketa

Ohar honen bidez abenduak 4 eta 5, banketxeak Guraso Elkartearen kuota kobratuko duela jakinarazten dizuegu. Zuek emandako datu baten aldaketa egin behar baduzue, data iritsi baino lehen egiteko eskatuko genizueke.

Halaber honen inguruan Guraso Elkarteak eginiko Ordezkarien bileran hartutako bi erabakiak jakinarazi nahi dizkizuegu:

1- Jantokia, eskolaz kanpoko jardueraren bat edota haurtzaindegia ordaintzeko erabiltzen den kontu korrontearen zenbaki bera erabiliko da Guraso Elkartearen kuota ordaintzeko beste bat eman ez den kasuan.

2- Errezibo bat banketxeari itzultzen zaionean, honengatik sortutako gastuak bazkideak berak ordaindu beharko ditu.

Hau guztia Elkartearentzat onuragarria izango delakoan agur bero bat.

2007/11/22

Sortzen-Ikasbatuazen Batzar Orokorra

Ba al dakizu zer den Sortzen-Ikasbatuaz? Patxi Larrainzar Guraso Elkartea kolektibo honen partaidea da. Ezagutu nahi izanez gero, orain aukera paregabea duzu aurtengo lehenengo batzarrean.

NON: S.Frantzisko Eskoletan.
NOIZ: azaroak 23, ostiralean.
ORDUA: 17’30etatik 20’00etara.

- Berriki itzali den Rikardo Ederrari omenaldia egingo zaio.

2007/11/18

Gurasoe Elkartearen Lan Batzordeak (2007-2008 Ikasturtea)

Hemen dituzue Guraso Elkartearen batzordeak eta horietan izena eman duten pertsona berriak.

Animatu den jendea ikusi eta gero epe berri bat irekitzea erabaki dugu. Horrela azaroaren 30a arte izena emateko aukera berria izango dugu.Gogora ezazue familia guztiek esku hartu behar dutela Elkartearen jarduerak gauzatu ahal izateko.

ANIMA ZAITEZTE, ZUEN BEHARRA DAGO ETA!!!

Batzorde batean sartu nahi baduzue, jarri zuen datuak orriaren oinean eta gelako ordezkariari eman edo Elkarteak sarrera nagusian duen POSTONTZIAN utzi.

- BATZORDE LARANJA eta AURREMATRIKULAZIOA: 1
- SORTZEN: 0
- DIRUZAINTZA: 1
- IDAZKARITZA: 0
- ESKOLA KONTSEILUA: 1
- AUZOAREKIKO HARREMANAK: 0
- ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK: 3
- JANTOKIA: 1
- GURASO ESKOLA: 1
- HAURTZAINDEGIA: 0
- TEKNOLOGIA BERRIAK: 0
- ESKOLAKO PERTSONAIA: 1
- JARDUERA SOZIO-KULTURALAK: 1
- INSTITUTUA: 3
- EUSKARA BATZORDEA: 0

-----------------------------------------------
NOMBRE / IZENA ………………………………………….
CLASE / GELA ……………………………….
TELEF. ……………………………
COMISIÓN / BATZORDEA ……………………………………………
-----------------------------------------------

2007/11/09

Haurtzaindegi Zerbitzuko onarrizko arauak. 2007-2008ko Ikasturtea.

Guraso estimatuak, Agur t’erdi:
Zuengana jotzen dugu haurtzandegi zerbitzua nola funtzionatzen duen argitzeko. Arau hauek azarotik ekaina arte indarrean izango dira:

1- Edozein umek parte ahal izango du ekintza honetan baldin eta bere gurasoak APYMA-ko bazkideak badira. Bazkidea ezezean, APYMA-ko kuota ordainarazi egingo zaio zerbitzuaz probestu ahal izateko.

2- Haurrak haurtzandegian utzi beharko dituzten gurasoek zerbitzuan alta emateko fitxa bat bete beharko dute euren datuak, haurren datuak eta kontu korrente baten zenbakia adieraziz. Baja eman ahal izateko (hurrengo hilabetean zerbitzua ez duzulako erabiliko) beste fitxa bat bete beharko dute gurasoek. Biak derrigorrez bete beharko dira Azarotik aurrera eta eskura izango duzue Patxi Larraintzargo sarreran dagoen mostradorean.

3- Haurrak uzterakoan monotoreari telefono zenbaki bat pasatu beharko zaio (mugikorra bada hobe) zerbait gertatzekotan abisua eman ahal izateko.

4- Egun sueltoak monitoreari eskutan ordainduko zaizkio umea uzterakoan.

5- Ordain agiriak hilabete bakoitzaren bukaeran pasatuko dira alta orrialdean ipinitako kontu korrentearen zenbakitik.

6- Zerbitzuak egun lektiboetako astelehenetik ostiral arte eta 7’40tik-845ra funtzionatuko du. 7’30etarako ikastolako atea zabalik egongo balitz eta monitorea hantxe balitz, utzi ahal izango zenituzkeen umeak monitorearekin.

7- Aurtengo prezioak hurrengoak izango dira:
- 30 Euro hilabete bakoitzagatik. 5 egunekin hilabete bat bezala kontatzen da. Bi seme-alaba izanez gero 50 Euro ordainduko da.
- 7 Euro egun suelto bakoitzagatik.Eskertuko da diru justua eramaten baldin bada.

8- Edozein kexa, zalantza edo proposamenerako zerbitzu honetako arduradunarenga jo (Carlos) bere telefono zenbakia monitorearen bitartez lortu ahal izango duzue eta.

9- Arau hauek kontserjerian dagoen iragarki tabloian irakurri ahalko dituzue.

APYMA-ko Haurtzandegi Zerbitzua