2007/11/09

Haurtzaindegi Zerbitzuko onarrizko arauak. 2007-2008ko Ikasturtea.

Guraso estimatuak, Agur t’erdi:
Zuengana jotzen dugu haurtzandegi zerbitzua nola funtzionatzen duen argitzeko. Arau hauek azarotik ekaina arte indarrean izango dira:

1- Edozein umek parte ahal izango du ekintza honetan baldin eta bere gurasoak APYMA-ko bazkideak badira. Bazkidea ezezean, APYMA-ko kuota ordainarazi egingo zaio zerbitzuaz probestu ahal izateko.

2- Haurrak haurtzandegian utzi beharko dituzten gurasoek zerbitzuan alta emateko fitxa bat bete beharko dute euren datuak, haurren datuak eta kontu korrente baten zenbakia adieraziz. Baja eman ahal izateko (hurrengo hilabetean zerbitzua ez duzulako erabiliko) beste fitxa bat bete beharko dute gurasoek. Biak derrigorrez bete beharko dira Azarotik aurrera eta eskura izango duzue Patxi Larraintzargo sarreran dagoen mostradorean.

3- Haurrak uzterakoan monotoreari telefono zenbaki bat pasatu beharko zaio (mugikorra bada hobe) zerbait gertatzekotan abisua eman ahal izateko.

4- Egun sueltoak monitoreari eskutan ordainduko zaizkio umea uzterakoan.

5- Ordain agiriak hilabete bakoitzaren bukaeran pasatuko dira alta orrialdean ipinitako kontu korrentearen zenbakitik.

6- Zerbitzuak egun lektiboetako astelehenetik ostiral arte eta 7’40tik-845ra funtzionatuko du. 7’30etarako ikastolako atea zabalik egongo balitz eta monitorea hantxe balitz, utzi ahal izango zenituzkeen umeak monitorearekin.

7- Aurtengo prezioak hurrengoak izango dira:
- 30 Euro hilabete bakoitzagatik. 5 egunekin hilabete bat bezala kontatzen da. Bi seme-alaba izanez gero 50 Euro ordainduko da.
- 7 Euro egun suelto bakoitzagatik.Eskertuko da diru justua eramaten baldin bada.

8- Edozein kexa, zalantza edo proposamenerako zerbitzu honetako arduradunarenga jo (Carlos) bere telefono zenbakia monitorearen bitartez lortu ahal izango duzue eta.

9- Arau hauek kontserjerian dagoen iragarki tabloian irakurri ahalko dituzue.

APYMA-ko Haurtzandegi Zerbitzua

No hay comentarios: