2008/11/17

BATZAR NAGUSIA

Kaixo denoi,
PATXI LARRAINZAR Guraso Elkarteak BATZAR NAGUSI ARRUNTA egin behar du eta honen bidez dei egiten dizuegu etor zaitezten.
- Eguna: azaroaren 20an, osteguna.
- Ordua: 17:30etan.
- Tokia: eskolako Areto Nagusian (eraikin berrian).

Gai zerrenda:
- Guraso Elkartearen kontuak eta aurtengo kuota.
- 2008/2009 ikasturterako prestatutako jarduerak.
- Juntaren berriztapena.
- Eskola berria.
- Galde-eskariak.

Batzarrera etortzea oso garrantzitsua dela oroitarazi nahi dizuegu. Agur bero bat.

2008/11/11

WWW.PATXILARRAINZAR.COM 2007-2008 IKASTURTEKO TXOSTENA

Web Batzordeak 2007-2008 ikasturteko jardueren memoria erakutsi du. Zenbaki eta estatistika batzuk biltzen dituen idazkia da, iazko lana laburlbitzen duena.

Hona, hitz gutxitan:
- Web orria 1.693 aldiz ikusi dute, 553 erabiltzaile bakar absolutuk ikusi ere.
- Gehien bisitatu zuten eguna 2008ko ekainaren 4a izan zen, 55 bisita izan baitziren.
- 60 komunikazio baino gehiago eta jaits daitezkeen 15 agiri argitaratu dira.
- “Gure Patxi” sailean 100 argazki inguru eta bideo bat ipini dira.
- Aparteko web orri batean Patxi Larrainzarren biografia argitaratu zen.

Zoaz www.patxilarrainzar.com orrira Guraso Elkartearen web orriaren emaitzen berri izan nahi baduzu; memoria osoa ekarri ahalko duzu ordenagailura.

2008/11/07

GURASO ELKARTEKO JUNTAREN ALDAKETA

Denok ongi dakizuenez, Guraso Elkarteko Junta lehendakariak, lehendakariordeak, idazkariak eta diruzainak osatzen dute, eta batzar hori bi urtean behin berritu beharra dago Estatutuei jarraikiz.

Ordezkarien bilkuran erabaki da aurrerantzean Junta ez dela aldatuko osorik, baizik eta aldi bakoitzean bi kide berri sartuz. 2008-2009 ikasturterako baditugu jada idazkaria eta diruzaina, eta horiek printzipioz 2009-2010 ikasturtean aldatuko dira, bi urte egin eta gero; lehendakaria eta lehendakariordea, berriz, aurten hasiko lirateke eta 2010-2011 ikasturterako aldatuko.

Junta berriak, ondo bidean, ikasturtearen hasieran ekin behar zion lanari, baina oraindik inork ez du agertu lehendakari edo lehendakariorde izan nahi duela.

Guraso Elkartean lan egitea parte-hartzeko dauden aukera guztietan eskuzabaltasunez jokatzea da, bistan denez. Aldi berean gogoratu beharra dago Guraso Elkartea kide guztien ardura dela, eta, hortaz, denok dugula nola edo hala esku-hartu beharra, bakoitzak unean-unean dituen posibilitateen arabera.

Zerbitzu hau eman nahi duten pertsonak mintza daitezela Juntako kideren batekin edo, bestela, gelako ordezkariarekin.

Idazki honen bidez beste dei bat egiten dugu, bada, Batzar Nagusia (segur aski azaroaren 20an izanen dena) egin baino lehen behar diren bi pertsona horiek izan ditzagun.

Inork ez badu bere burua aurkezten, Batzar Nagusiak erabakiko du handik aurrera elkarteak nola funtzionatuko duen.

Eskerrik asko denoi esku-hartzeagatik.

Patxi Larrainzar Gurasoen Elkartea

2008/11/06

GURASOENTZAKO HITZALDIA: “Edúcate emocionalmente para poder educar a tus hijas/os”

GURASOENTZAKO HITZALDIA

- Data: Azaroaren 11 eta 18an (asteartea)
- Gaia: “Edúcate emocionalmente para poder educar a tus hijas/os”
- Lekua: Areto Nagusian. (Eraikuntza berriaren 1. solairuan)
- Ordua: 15:00etatik 16:30etara
- Hizlaria: Pilar Mikeo. Psikologoa, sexologoa eta generoan graduatu-ondokoa.

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEETAKO IKASLEEN GURASOELKARTEETARAKO IRUÑEKO UDALAREN PRESTAKUNTZA PROGRAMA