2010/12/17

EGUBERRIETAKO JAIA

PATXI LARRAINZAR 2010-ko ABENDUAREN 22a

 17:00 etan Gaztainak banatuko dira (Txartela egitarauan dago).
 17:30 etan Dantzak.
 Musika.
 Bakoitzak ekarritakoarekin askaria.

Arratsaldeko 17:00 etan eskolako PATIOAN.
ETORRI ETA PARTE HARTU!!

2010/11/18

BATZAR NAGUSIA

Kaixo lagun.
Hurrengo asteartean, hilak 23, arratsaldeko bostetan gure elkartearen Batzar Nagusia daukagu eskolako Areto Nagusian gai orden honekin:

- Sortzen Ikasbatuazeko kordinatzailearen etorrera.
- Kontuen aurkezpena.
- Araudien moldaketa.
- Kontseilu Eskolarrerako hauteskundeak.
- Lanak eta antena.
- Norberak lekarkeena.

Ikusiko garelako, jaso besarkada bero bat.
G.E.ko Batzar Taldea

2010/11/04

SORTZEN JAIA BURLATAN

Kaixo guzti-guztioi:

Burlatan lanean hasi gara ikasturte honetako  SORTZENeko jaia antolatzen, Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia, alegia. Aurten Burlatako ERMITABERRI I.P.-ko ikasle, irakasle eta gurasoei dagokigu 2011ko jaia  antolatzea eta aurtengo jaiaren leloa “Gu Bai Gu” da.

Gutun honen bidez, gure jaian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Hori guztia dela eta, azaroaren 25an jaiaren aurkezpena eginen dugu, festa txiki batekin eta hona etortzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Etor zaitezte, mesedez, azaroaren 25an (osteguna) 17:00an,
Anima zaitezte, zuen guztion laguntza behar dugu eta.

Festarako web-orria egiten ari gara, eta nahiz eta lana handia falta, sartzeko aukera daukazue :


MILA ESKER.

2010/10/17

ARROTXAPEAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!


Gure auzoan, bai eta eskolako gurasoen artean ere, euskaraz dakien eta hizkuntza erabiltzeko nahiko aukerarik ez duen jende asko dago. Hori dela eta, aurten mintzapraktika talde batzuk martxan jarri nahiko genituzke, Mintzakide egitasmoaren bidez


Zer da Mintzakide?

Mintzakide euskaraz txukun egiten duten eta mintzapraktika behar duten pertsonak elkarrekin jartzen dituen programa da. Lau, bost edo sei partaideko taldeak osatzen dira, talde hauek astean behin elkartzen dira, gutxienez ordu batez. Taldea autonomoa da zer egin nahi duen erabakitzeko, kafetxoa hartu, paseoan ibili, kultur emanaldi batera joan... Hau guztia, profesional batek dinamizatuta.

Saio osagarriak:

Mintzakide egitasmoan, ohiko saioez gain, hilabetean behin bestelako saioak antolatzen dira. Saio horiek anitzak izaten dira: afariak, museoetara bisitaldiak, mendi irteerak eta beste hainbat. Saio osagarriak programan parte hartzen duten pertsonentzat eta oro har, euskaldun guztientzat zabalik daude.

Horrez gain, Mintzakide Mendi Taldeak ere martxan jarraitzen du. Mendi irteerak antolatzen dira hamabostean behin inguruko mendietan zehar, baina hau ez da ohiko mendi talde bat, mendian lasai ibiltzea eta euskaraz mintzatzeko aukera baitu helburu.

Zertarako Mintzakide?

Ikerketa soziolinguistiko guztietan ondorioztatzen da euskararen erabilera ez dela jakintzaren neurri berean hazten. Honela, euskaraz hitz egin nahi duten pertsonek ez dute nahi adina aukera aisialdi denboran euskaraz mintzatzeko. Behar hori asetzeko jaio zen Mintzakide, eta bi motatako hiztunei bideratzen die eskaintza: euskara ikasten ari diren eta nahikoa jariotasun ez dutenei, eta euskaraz ongi hitz egiten dutenei, besteei laguntza eman eta euskaraz bizitzeko aukerak zabal ditzaten. 

Izena emateko: urriaren 29a baino lehen atxikia doakizun inskripzio orria bete eta eskolako atezaintzan Guraso Elkarteak duen buzoian utzi. Atezaintzan bertan ere aurkituko dituzu izen-emate orriak. Matrikula doakoa da. Ondoren, azaroaren 8 bitartean, zurekin harremanetan jarriko dira, taldearen berri emateko. Bestela auzoan ere utz dezakezu hurrengo tokietan izango dituzun buzoietan : Zokoa Taberna, Landare denda, De Vinos Taberna, Ipar Gorri Taberna, Zaraitzu Harategia, UDC Rochapea, Arga Taberna eta Orreaga Liburudenda. Orriok aipatutako tokietan ere aurkituko dituzu.

Anima zaitez eta anima itzazu ingurukoak ere!!

Mintzakide egitasmoa eta Arrotxapeako Euskalgintzaren Bilgunea
http://arrotxapeakoeuskalgintza.blogspot.com/

2010/10/10

HAURTZAINDEGI ZERBITZUAREN ARAUDIA

1-Haurtzaindegiko jarduera, Patxi Larrainzar Ikastetxean matrikulatuta dauden haur guztiak hartu dezakete baldintza bakar batekin: Guraso Elkartearen partaidea izan behar da. Baldintza hau betetzen ez bada, haurrari ez zaio sarrera debekatuko, baina Guraso Elkartearen kuota ordaindu beharko du.
2-Hilabete osoan geratuko diren haurren gurasoek, orri-eskaera bat bete beharko dute beren datuekin, txiken datuekin eta kontu korrontearen zenbakiarekin. Orri hau jardueraren zantzaileari helarazi egin behar zaio. Hurrengo hilabetean haurra uzten ez badute, orri-eskaera bat bete beharko du ere, erabaki hau zantzaileari jakinarazteko. Bi orri-eskaerak zantzaileari eman behar zaizkio.
3-Geratuko diren haurren gurasoek, beren telefono zenbakiak emanen dizkiote zantzaileari (mugikorra bada obe). Beren izenak ere bai.
4-Egun bateko zerbitzua zantzaileari ordaindu behar zaio.
5-Hilabeteko faktura, gurasoek orri-eskaeran paratu duten kontu korrontetik igaroko da.
6-Egutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera (lan egunetan) 7’45tik 8’45ra sikomotrizitate gelan.
Haurrak ezin dira ikastolako edozein eremuetan utzi zantzailea agertzen ez den bitartean.
7-Ikastolan geratuko diren haurrak ezin dira, inolaz ere, sarrerako atean edo ateondoan geratu. Zaintzaileak ez du bere arduraz hartuko berari personalki uzten ez dioten haurra.
8-Zalantzaren bat izatekotan, baita aholkuak edo kexak emateko ere, batzordeko arduradunei bidali behar zaie. Arduradun hauen telefono zenbakiak, zaintzaileak emanen du