2013/03/24

SORTZEN STYLE 2013 DENBORALDIA

Datorren asteartean, hilak 26, Sortzeneko materiala ikastolan salgai jarriko dugu. Dena bultzatu eta indartzeko asmoz SOKATIRA ERAKUSTALDI BAT egingo dugu materiala saltzen dugun bitartean.



ADI: MATERIALA EGUN BAKAR HONETAN EGONGO DA SALGAI!!!, beraz aprobetxatu eta erosi pentsatuta dituzuen gauzak. Espero dugu denok ondo baino hobeto pasatzea eta ahalik eta material gehien saltzea ere (noski).

Mila esker eta anima zaitezte.

2013/03/05

KONTZENTRAZIOA: MASIFIKAZIORIK EZ!

INSTITUTO BERRIA ORAIN!
Martxoak 7, osteguna
Iruñeko Udaletxearen parean
18:00etatik 18:30era
(Patxi Larraintzarren, 17:30ean, patiotik abiatuko gara Udaletxera)


DEITZAILEAK:
Iruñeko Iparreko Institutu Batzordea
APYMAs/ Guraso Elkarteak:
Biurdana, Atakondoa (Irurtzun), (Auzalar)Orkoien, Sanduzelai, Patxi Larranizar

Hezkuntzak ezer egin ezean, 2014ko irailetik aurrera Biurdanan espazio arazo larriak izanen ditugu. Hezkuntza jakitun da, datu guztiak dauzka, baina isilik dago. Ziur aski ere, egonezina sortu nahi du haur eta lehen hezkuntzako nahiz bigarren hezkuntzako aurrematrikulazio garai honetan.

Institutoko Batzordetik mezu hau helarazi nahi dizuegu: guk eskubide bat dugu eta Nafar Gobernua legez dago behartua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasle guzti-guztiak eskolarizatzera. Horregatik Sanduzelai eta Patxi Larraintzarreko 6. mailako gurasoak nahiz Irurtzungo DBHko 2. mailakoak zeuen seme-alabak Biurdanan matrikulatzera animatu nahi zaituztegu. Arazoa ez da gurea, Hezkuntza Departamentuarena da, eta hark konpondu behar du.

Batzorde hau martxan jarri zenetik, orain bi urte, arazoa sozializatzea eta jendeak ezagutzea lortu dugu. Halaber, Guraso Elkarte, Eskola-Kontseilu, Nafarroako Parlamentu eta UPN ez gaineko alderdi politikoen babesa jaso dugu.
Ildo honetatik jarraitzeko asmoa dugu, erakundeetan laguntza bila segitu nahi dugu (Udalak, Nafarroako Arartekoa, etab.).

Hala eta guztiz ere, harago joateko premia ikusi dugu eta GURE ARAZOA KALERA ateratzeko unea iritsi dela uste dugu. Hemendik aurrera antolatuko ditugun kontzentrazioetan eta kalean egin nahi ditugun ekimenetan parte hartzeko eskaera egiten dizuegu.
Ostegunean, martxoaren 7an, Iruñeko Udaleko Plenoan Iparreko Institutuaren Batzordeko ordezkari batek eraikin berriaren aldeko mozioa aurkeztuko du. Hauxe da familietan eta ikastetxe guztietan zabaltzen dugun deialdia:

KONTZENTRAZIOA
Martxoak 7, osteguna
Iruñeko Udaletxearen parean
18:00etatik 18:30era
(Patxi Larraintzarren, 17:30ean, patiotik abiatuko gara Udaletxera)


DEITZAILEAK:
Iruñeko Iparreko Institutu Batzordea
Comisión Instituto Zona Norte de Pamplona
APYMAs/ Guraso Elkarteak:
Biurdana, Atakondoa (Irurtzun), (Auzalar)Orkoien, Sanduzelai, Patxi Larranizar

Otsailaren 28an, osteguna, Jose Iribas Hezkuntza Sailburuak Biurdanako gabeziei buruzko galdera bati erantzun zion. Galdera eta erantzuna gure blog-ean ikus dezakezue:
http://apymasmasificacionbiurdana.blogspot.com.es/