2008/12/15

Jantokiko funtzionamendua: Tutoreari abisua emateko

Guraso agurgarriak:
Jantokiko batzordetik jantokiko funtzionamendua denon artean hobetu ahal izateko zuen laguntza eskatu nahi dugu .

Izan daitezkeen arazoak sahiesten eta kontrol haundiagoa izaten saiatzeko oso garrantzitsua da JANTOKIKO ARDURADUNARI ABISATZEAZ GAIN UMEAREN TUTOREARI IDAZKI BATEN BIDEZ ABISATZEA.

Ikasle batek ez badu abisatzen jantokira joan beharko du, eta gero bere gurasoek atera nahi badute atezaintzatik egin beharko dute, derrigorrezko baimena sinatu eta gero.

Aldez aurretik zuen parte-hartze eskertuta, agur bero bat.

JANTOKIKO BATZORDEA
Iruñean, 2008ko abenduan

2008/12/08

Gurasoen Eskolako Batzordeak: eskaintza eta egutegia

Gurasoen Eskolako Batzordeak aurten antolatu dituen jarduera aunitzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitu.

Erantsitako egutegian proposamena aurkituko duzu. Formatu eta edukietan eskaintza zabala da eta zure gustukoa izatea espero dugu.

ANIMA ZAITEZ!!!

ZERGATIK USTE DUGU BEHARREZKOA DELA?
Garai honetako ezaugarri garrantzitsuenetako bat eredu kultural eta sozialen aniztasuna delako.
Bizitza denontzako ez da uniformea eta harremanetan ez da esistitzen estilo bakarra. Hauxe dugu hizpide: gure seme-alaben garapen pertsonalerako baliagarria den harremana sortzen laguntzen gaituena eta, aldi berean, hurbiltasuna, berotasuna eta maitasun sendoa lortzen laguntzen gaituena. Gaur egungo ereduek erabat aldatzen dituzte molde tradizionalak (geuk ezagutu genituenak gure hezkuntza prozesuan). Kontzeptu berriak azaltzen dira, non gurasoen eta seme-alaben irudiak oso bestelakoak diren.

Esperientzia honekin gurasook ere ikas dezakegu. Hau da, mundua modu ezberdinean uler
dezakegu eta munduarekin bestelako harremanak izan ditzakegu.

Hauxe denok elkarrekin hazteko eta nork bere burua deskubritzeko proposamena izan daiteke.

Kontua da sortuta dauden baliabidei beste batzuk gehitzea, ezberdinak eta haiek bezain baliagarriak.

ZERTARAKO?
- Bakarrik ez sentitzeko... Gurasook egoera eta erronka berdintsuak bizi eta izaten ditugulako.
- Nolabait, gune bat sortzen laguntzeko, non elkarren laguntza, lankidetza, errespetua… bultzatuko diren; laguntza eta ulermena hain urriak diren gizarte honetan!
- Egiten duguna aztertzeko; egiten dudana zergatik egiten dudan jakiteak nire biografiaren zati
haundi bat barneratzen eta ulertzen laguntzen didalako.
- Estrategia berriak eta alternatiba desberdinak aurkitzeko. Komunikaziorako nire aukerak
haunditzeko. Protagonista bihurtzen naiz eta nire seme-alabekin dudan harremana ulertzeko era
berriak asmatzen ditut.
- Nork bere buruaz duen segurtasuna haunditzeko, segurtasun hori handiagoa baita eztabaida eta hausnarketa sakonaren bidezko heziketa bultzatzen dugunean, egunerokotasunaren eta ohituraren bidetik datorren heziketa baztertuta.

ZER EGITEN DA?
Lan egiteko zenbait proposamen eskaintzen dizkizuegu batzordekook: hitzaldi dinamikoa edo
tailerra. Eredu bakoitzak bere ekarpenak ditu:

1- Hitzaldian taldea haundiagoa da eta bertan galderak eta proposamenak planteatzen dira,
hausnarketa berriak egiteko.
2- Tailerra, berriz, talde txikiarekin jorratzen da, aurkezten diren gaietan azterketa pertsonalagoa egiten laguntzen duelako.

Hitzaldia ala tailerra aukeratu, zuretzat baliagarri eta praktikoa izatea nahi dugu. Izan dadila gune hori egokia zuk egiten duzuna aztertzeko, eta egiteko bestelako erak ezagutu eta ulertzeko. Gune atsegina, taldean barre egiteko eta, aldi berean, nahi baduzu, esperientziak eta ikuspuntuak trukatzeko, denon artean eta elkarrengandik ikasteko, hezkuntza eta harremanak ulertzeko duzun zure erarekin parte hartzen duzula.

ETA GAINERA...
Gure hausnarketak eta ikasketak oso onuragarriak izan daitezke gure seme-alabentzako:
- Gure seme-alabengan autoestima osasuntsua sor dadin bultzatuko dugu.
- Beraiekin ditugun harremanetan konfiantza, onarpen eta segurtasun lokarriak sortuko ditugu.
- Gurasoen lana indartuko da, bakoitzaren ikuspuntuak integratuz.
- Saiatuko gara seme-alabek pertsonalitate autonomoa eta ziurra lortzeko ikasketak egin ditzaten. Halatan, etokizunean pairatuko dituzten presio sozialei eta bizitzako egoera konplexuei aurre egin ahal izateko.
- Aurrea hartuko diogu, adin txikikoen portaera desegokien agerpenari.

Interresgarria iruditzen zaizun edozein gairi buruzko iradokizunak bidaltzea nahi dugu. Eskolan dagoen postontzian utz ditzakezu.

Eskerrik asko!!!

Klikatu hemen eta egutegia osoa ekarriko duzu ordenagailura.