2009/06/05

2009/10 IKASTURTERAKO BEKAK

TESTU LIBURUEN EROSTEKO DIRULAGUNTZAK
Guraso agurgarriak;
Nafar Gobernuko testu liburuetarako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da, 2009/10 ikasturtean Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ihardungo duten ikasleentzat.

- Hurrengo ikasturterako Beka Deialdi bakarra duzue hau (MEC-eko deialdirik ez da izanen)

- Hurrengo ikasturtean 1. edo 2. mailetan ikasleek bakarrik eska dezakete (LHko 3., 4., 5. eta 6.; eta DBHko 1. mailetakoek testu liburuen doakotasun programan parte hartuko baitute)

- Deialdian parte hartu nahi izanez gero, inprimakiak ikastetxeko atezaintzan dituzue.

- Eskaerak Patxi Larrainzarko Idazkaritzan aurkeztuko dira, baldin eta 2009/10 ikasturtean ikaslea ikastetxe honetan jarraituko badu.

- Epea: Ekainaren 8tik 19 arte (biak barne) , goizeko 8:45etatik 10:45etara.

2009/06/04

INFORMAZIO BATZUK: 2009-2010 IKASTURTEKO EGUTEGIA ETA UDAKO TAILERRAK EUSKARAZ

Guraso agurgarriak:

Ohar honen bidez informazio batzuk eman nahi dizkizuegu:

- 2009-2010 IKASTURTEKO EGUTEGIA
- Umeentzako tailerrak euskaraz (IPES ELkartea, 2009ko Abuztua)