2008/04/29

Kultur astea: Zaharrak berri

Guraso agurgarriak:
Ohar honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu KULTUR ASTEA prestatzen hasi garela. Aurten aukeratutako gaia: ZAHARRAK BERRI, landu nahi dugu. Gure arbasoak eta bere bizimoduak hobeto ezagutzea da gure helburua. Gai honen inguruan, zikloen arabera lan mota ezberdinak landuko dira.

Proiektu hori aurrera eramateko ezinbestekoa dugu zuen parte hartzea. Gure aiton-amonen garaiko objektuekin (liburuak, arropak, tresneriak, argazkiak...) erakusketa antolatzea nahi genuke. Objektuak tutoreei eman beharko dizkiezue.

Beste aldetik hiru datu garrantzitsuak:
1. KULTUR ASTEA Maiatzak 26tik- 30 arte izango da.
2. Objektuak ekartzeko epe-muga: Maiatzak 20.
3. Objektuarekin batera, orri batean idatzita, ondoko datu hauek jarri behar dituzue: Ikaslearen izena, ikaslearen kurtsoa, objektuaren izena eta bere erabilpena.

Zuen parte hartzeagatik, aldez aurretik eskerrak ematen dizkizuegu.
Zuzendaritza Taldea eta Irakaslegoa

2008/04/25

Familia eta eskolaren proiektua: Heziketa emozionalari buruzko dokumental bat ikusiko dugu

Guraso agurgarriak:
Patxi Larrainzar ikastetxea eta Guraso Elkarteak 2007-08 ikasturte honetan aurrera eramaten ari den FAMILIA ETA ESKOLAREN ARTEKO LANKIDETZA, ELKARBIZITZA ETA HEZIKIDETZA BERMATZEKO proiektuaren barruan, bilera batera gonbidatzen zaitugu. Datorren astelehenean, Apirilak 28an, 15:00etatik- 17:00etara, eskolako Areto Nagusian.
Heziketa emozionalari buruzko dokumental bat ikusiko dugu eta ondoren mahi- inguru bat egingo dugu.
Agur bero bat
Zuzendaritza Taldea

2008/04/24

Patxi Larrainzar ikastetxean burututako elikagai bilketa kanpaina

Beste behin , ume saharauien harrera familien aldetik eta A.N.A.S. (Nafarroako Saharauien Lagunen Elkartea) elkartearen aldetik, zuengana jotzen dugu. Oraingoan ez da eskatzeko, emateko baizik.

Seguru aski oraindik buruan izango duzue pasa den abenduan Patxi Larrainzar ikastetxean burututako elikagai bilketa kanpaina. Kanpaina horretan elikagaiak bildu genituen Saharauien kanpamentuetara bidaltzeko.Zuen eskuzabaltasunari esker gutxi gora behera 380 kilo elikagai bildu genuen.

Eskerrik Asko.

Kamioia Sahararantz abiatzeko momnetuanPatxi Larrainzar ikastetxean bildutako hori Nafarroako beste hainbat tokitan bildutakoarekin batera kamioitzar bat bete genuen eta pasa den hilabetean Sahara aldera abiatu zen. Kamioitzar horretan elikagaiekin batera beste gauza inportante bat ere bidali genuen, herri baten elkartasuna ,eta Estatu aberatseen axolagabekeriaren gainetik guk ez ditugula ahaztuko esateko besarkada bat. Kanpaina nafarroako toki askotara zabaldu zen , haien artean eskola batzuetara; eta jendearen aldetik oso erantzun ona jaso genuen.

Eskerrik asko ere kanpainan lagundu duen eskolako jende guztiari.

Agur bero bat.
A.N.A.S.

2008/04/21

GURASOENTZAKO HITZALDIA: Leer juntos. Ideas para disfrutar de la lectura en familia

- Data: Apirilaren 24an (osteguna)
- Gaia: “Leer juntos. Ideas para disfrutar de la lectura en familia”
- Lekua: Areto Nagusian. (Eraikuntza berriaren 1. solairuan)
- Ordua: 15:00etatik 16:30etara
- Hizlaria: Bibi Arellano. Liburuzain eta haur literaturan aditua.

Aurki APYMAk izanen duen web orri berrian hitzaldi honen edukiaz informazioa paratuko da:
www.patxilarrainzar.com

2008/04/16

GURASOENTZAKO HITZALDIA: Hemen bai giro

Guraso agurgarriak:

Patxi Larrainzar ikastetxea eta Guraso Elkarteak 2007-08 ikasturte honetan aurrera eramaten ari den FAMILIA ETA ESKOLAREN ARTEKO LANKIDETZA , ELKARBIZITZA ETA HEZIKIDETZA BERMATZEKO proiektuaren barruan, bilera batera gonbidatzen zaituztegu datorren asteartean, Apirilaren 22an, 15etatik, 17ak bitartean, ikastetxeko areto nagusian.

Pedro Berastegui gatazkaren aurrean jokatu behar den moduaz mintzatuko da. HEMEN BAI GIRO izenburu pean aurkeztu nahi dizuegu.

Denontzat, oso gai interesgarria denez, zuek parte hartzea espero dugu.

Agur bero bat
Zuzendaritza Taldea.