2008/04/29

Kultur astea: Zaharrak berri

Guraso agurgarriak:
Ohar honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu KULTUR ASTEA prestatzen hasi garela. Aurten aukeratutako gaia: ZAHARRAK BERRI, landu nahi dugu. Gure arbasoak eta bere bizimoduak hobeto ezagutzea da gure helburua. Gai honen inguruan, zikloen arabera lan mota ezberdinak landuko dira.

Proiektu hori aurrera eramateko ezinbestekoa dugu zuen parte hartzea. Gure aiton-amonen garaiko objektuekin (liburuak, arropak, tresneriak, argazkiak...) erakusketa antolatzea nahi genuke. Objektuak tutoreei eman beharko dizkiezue.

Beste aldetik hiru datu garrantzitsuak:
1. KULTUR ASTEA Maiatzak 26tik- 30 arte izango da.
2. Objektuak ekartzeko epe-muga: Maiatzak 20.
3. Objektuarekin batera, orri batean idatzita, ondoko datu hauek jarri behar dituzue: Ikaslearen izena, ikaslearen kurtsoa, objektuaren izena eta bere erabilpena.

Zuen parte hartzeagatik, aldez aurretik eskerrak ematen dizkizuegu.
Zuzendaritza Taldea eta Irakaslegoa

No hay comentarios: