2014/10/31

GURASO ELKARTEAREN OHIKO BATZAR NAGUSIRAko DEIALDIA

Hurrengo astelehenean, hilak 10, arratsaldeko bostetan eta eskolako Areto Nagusian, Guraso Elkartearen Ohiko Batzar Nagusia egingo dugu honako gai zerrendarekin:
  • Aurreko Batzar Nagusiko aktarean onespena, hala badagokio
  • Sortzen federazioko kordinatzailearen etorrera
  • 2013-2014 ikasturtean zehar egindako jardueraren azalpenak
  • Guraso Elkarteko diru kontuak
  • Batzorde ezberdinen nondik norakoak (jantoki, web, eskolaz-kanpo, haurtzandegia, guraso eskola, LOMCE, ...)
  • Eskola Kontseilua
  • Galde-eskaerak
Aurreko Batzar Nagusiko akta jeisteko hemen klik egin.
 
Ikusiko garelakoan, jaso ezazue basarkada bero bat.


 

2014/09/30

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERETAN ONARTUTAKOEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Hemen klik eginez begiratu ahalko duzu ESKOLAZ KANPOKO JARDUERETAN ONARTUTAKOEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

2014/09/10

Irekia dago 2013-2014 ikasturteko ESKOLAZ KANPOKO JARDUERETAN izena emateko epea

Jardueretan izena eman nahi baduzu hurrengo helbidean klikatu:

https://docs.google.com/spreadsheet/viewform?fromEmail=true&formkey=dHBBLXE4c1R3aXIxMkV2MTJkOTVNbkE6MA
Web-gune honen Guraso Elkarteak prestatutako agiriak izeneko atalean, ikasturte honetako eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zein  arauen inguruko argibideak aurkituko dituzue.

Behin taldeak osaturik, zerrendak ikastetxeko ate nagusian argitaratzeaz gain web-gune honetan ere ikusgai izanen dira.

Gogorarazi nahi dizuegu jantokian gelditzen ez diren haurrek ere jardueretan parte hartzen ahal dutela.

2014/06/22

2014-15 ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

Hemen klikatuz 2014-15ko eskolaz kanpoko jardueren eskeintzaren dokumentua deskargatuko ahal izango duzue eta beste hitz hontan eskolako IGEk parte hartzen dituen beste jardueren egutegia

2014/05/06

SORTZEN JAIA 2014 - UHARTE

Heldu den maiatzaren 18an, SORTZEN federazioak bere festa antolatuko du Uharte herrian.

Aurten Patxi Larrainzar Guraso Elkarteak daukan ardura Hazitxu Gunearen barra da.

Hauexek dira egun horretarako jarritako txandak:

  • 9:00etatik 13:00ak arte: Haur Hezkuntzako 1º, 2º eta 3º kurtsoak
  • 13:00etatik 16:00ak arte: Lehen Hezkuntzako 1º eta 2º kurtsoak
  • 16:00etatik 19:00ak arte: Lehen Hezkuntzako 3º eta 4º kurtsoak
  • 19:00etatik 22:00ak arte: Lehen Hezkuntzako 5º eta 6º kurtsoak

Gela bakoitzetik bi boluntarioak atera behar dira.

Zuen laguntza beharrezkoa da!!

2014/01/28

AURREMATRIKULAZIO EPEA IREKITZEAR

Guraso agurgarriak:
Dakizuenez, 2014/2015 ikasturteko aurrematrikulazio epea laster irekiko da eta zuen seme-alabentzako ikastetxe bat aukeratu beharko duzue. Oso erabaki garrantzitsua denez, zuengana jotzen dugu laguntzeko asmoz. Patxi Larrainzar Ikastetxe Publikoak hurbileko heziketa euskalduna, irekia, eta integratzailea eskaintzen du eta Guraso Elkarteak hezkuntza proiektu hori osatzen du jarduera anitzekin: eskolaz kanpoko ekintzak, guraso eskola, jantoki eta haurzaindegi zerbitzua, Olentzero jaia, inauteriak eta abar.

Esandako guztia azaltzeko eta sakontzeko gurekin elkartzeko gonbidapena zabaltzen dizuegu:

  • 2014ko otsailaren 5ean, asteazkena: 18:00 etan, Patxi Larrainzar ikastetxeko areto nagusian, NO SABEMOS EUSKERA ¿CÓMO PODEMOS AYUDAR A NUESTROS HIJ@S? hitzaldia, Iñaki Eizmendirekin, gizarte-hezitzailea. Haurtzaindegi zerbitzua antolatuko dugu.
  • 2014ko otsailaren 13an, osteguna: 17:00 etan, areto nagusian, bilera informatzailea ikastetxeko zuzendaritzarekin eta Guraso Elkartearekin. Haurtzaindegi zerbitzua antolatuko dugu.
  • 2014ko otsailaren 14an, ostirala: 15:00 etan, ate irekien eguna.


Eskerrik beroenak zuen arretagatik.

Arantza Galdeano
Patxi Larrainzar Guraso Elkarteko presidentea.

2013/11/06

DEIALDIA: Guraso Elkartearen Ohiko Batzar Nagusirako

Guraso agurgarriak:

Hurrengo astelehenean, hilak 11, arratsaldeko bostetan eta eskolako Areto Nagusian, Guraso Elkartearen Ohiko Batzar Nagusia egingo dugu honako gai zerrendarekin:

  • Aurreko Batzar Nagusiko aktarean onespena, hala badagokio.
  • Sortzen federazioko kordinatzailearen etorrera.
  • Jantoki zerbitzuari buruzko informazioa.
  • Diru kontuak.
  • Eskola Kontseiluko hauteskundeak.
  • Guraso Elkarteko juntakideen hautaketa zozketa bidez egitearen proposamena, eta hala badagokio, onespena.
  • Galde-eskaerak.


Ikusiko garelakoan, jaso ezazue basarkada bero bat.

2013/10/02

EMAN TA ZABALZAZU MUNDUAN MEZUA

Instituto Batzordeak YOUTUBEn zintzilikatutako bideo baten esteka bidali digu ahalik eta gehien hedatzeko eskaerarekin batera.


2013/09/25

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK - BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK

Zerrendak eskubiko menuen behean aurkituko dituzu, "G. ELKARTEAK ETA BATZORDEEK PRESTATURIKO AGIRIAK, ESKURA:" an

Edo bestela hurrengo URLetan klikatu:

BEHIN-BEHINEKO EGUERDIAN:
http://www.patxilarrainzar.com/docs/Mediodia Provisional 2013-14.pdf
BEHIN-BEHINEKO ARRATSALDEAN:
http://www.patxilarrainzar.com/docs/Tarde Provisional 2013-14.pdf
TALDERIK EZ:
http://www.patxilarrainzar.com/docs/NO SALE GRUPO 2013-2014.pdf