Blog honetan Web Batzordeak abisuak, berriak eta agiriak ezartzen ditu, Guraso Elkarteko Juntak, batzordeek edo eskolako Zuzendaritza Taldeak uste dutenean horiek interesgarriak direla Patxi Larrainzar eskola publikoko ikasleen familientzat.
Patxi Larrainzar G. Elkarteak lana egiten du familiak zuzenean inplikatzen direlako; horregatik animatzen zaitugu Elkartean parte hartzera. Lan asko dago egiteko, batzorde asko eta jarduera puntual asko; eskertzekoa litzateke horietan zuk esku hartzea.
Bila ezazu interesatzen zaizun gai bat eta inplika zaitez eskolaren martxan, zure lankidetzak guztioi egingo digu on. Hitz egin patioan, utzi oharra G. Elkartearen kutxan edo idatzi helbide honetara: info@patxilarrainzar.com : Bide guztiak dira onak, martxan jarri nahi baduzu.
Web Batzordeak jendea bilatu nahi du honako lan hauek egiten ikas dezan: bloga kudeatu, edukiak sortu eta argitaratu, nabigatu, banner eta logoak diseinatu, eta internetekin zerikusia duten beste lan batzuk egin.
Webean bazterrak nahasi nahi badituzu, bidali mail bat info@patxilarrainzar.com helbidera eta kontaiguzu zer dakizun egiten, zer ez dakizun eta interneti buruzko zer ikasi nahi duzun. Ongietorria izanen zara!