2012/12/16

EGUBERRIETAKO JAIA. PATXI LARRAINZAR.

2012 ko ABENDUAren 21a
  • 17:00etan Gaztainak banatuko dira (Txartela egitarauan dago)
  • 17:30etan Dantzak
  • Musika
  • Bakoitzak ekarritakoarekin askaria
  
ARRATSALDEKO 17 etan
ESKOLAKO PATIOAN.
ETORRI ETA PARTE HARTU!!

2012/12/07

HITZALDIA: EDUCACION EMOCIONAL. COMO SE TRABAJA EN NUESTRA ESCUELA.

  • HITZLARIA: Karmele Monreal
  • LEKUA: eskolako areto nagusian
  • EGUNA: abenduaren 11ean, asteartea
  • ORDUA: arratsaldeko 15:00etan

2012/11/04

2012-11-12: OHIKO BATZAR NAGUSIA

Guraso agurgarriak:
Hurrengo astelehenean, hilak 12, gure Elkartearen Ohiko Batzar Nagusia daukagu arratsaldeko bostetan eskolako Areto Nagusian honako gai ordenarekin:
  • - Sortzen Ikasbatuazeko kordinatzailearen etorrera.
  • - Jantoki-zerbitzuari buruzko informazioa.
  • - Guraso Elkartearen kontuak.
  • - Elkarteko junta berriaren hautaketa.
  • - Ekaineko festa.
  • - Norberak lekarkeena.
Ikusiko garelako, jaso besarkada bero bat.
IGEren Batzarra.

2012/05/24

UDALTZAINGOAK P.LARRAINZARKO IRAKASLE ASANBLADA KALERATU

Maiatzak 21ean, astelehena, Patxi Larrainzarreko irakasle talde bat, asamblada batera biltzeko deituak geunden. Asanblada, arratsaldeko 16:40tan  hastekoa zen eta amaitzeko ordu zehatzik gabe.Elkarketa honen helburua, gaur egun bizitzen ari garen murrizketa eta sindikatuek  gaurko deitutako grebari buruz solastea zen.

Arratsaldeko 20:30etan, bi udaltzaingo eskolara sartu eta asanblada bertan behera utzi behar genuela jakinarazi ziguten baita eskolatik atera behar ginela ere. Gertakizun honek sobera harritu gintuen, eskolako zuzendaritzaren bahimena baikenuen.

Udaltzaingoen nagusia heldu bitartean, sindikatu bateko kideekin  harremanetan jarri ginen egoeraren inguruko aholkua eskatzeko. Bertaratu ziren, baina hasiera batean sarrera ukatua izan zitzaien. Behin barrura sartzea lortu zutenean, egoerari buruzko aholkuak eman zizkiguten. Kaleratzeko unea iritsi arte, eskola barnean geratzeko gomendatu ziguten inolako ekintza ilegalik egiten ari ez ginelako, eta momentua iristean  modu lasaiean irteteko. Aldez aurretik guk ere erabaki hori adostua genuen.

Jarraian, sindikatuko kide bat kanporatu zuten , eta  honekin batera,  udaltzaingo  eta furgoneta kopuru nehurrigabea agertu zen, 15 unitate mugikor hain zuzen ere.

 Azkenik, eskola barruan geunden 18 irakasle kaleratzeko  20 udaltzaingo baino gehiago sartu ziren eraikuntza barrura, gehiegizkoa iruditu zitzaigun. Gaizkileak bagina bezala sentiarazi gintuzten, soilik gure  eskubideak defendatu eta  guztiontzako den kalitatezko eskola publikoa aldarrikatzeagatik.

Idazki txiki honekin, atzoko gertakizunen berri eman nahi dizuegu baita bertan sentitu genuen  ezintasuna adierazi  ere.

2012/05/10

I WANT YOU FOR SORTZEN BATZORDEA

SORTZEN batzordea momentu hontan arduraduna behar du. Orrialde-web honen "gure gauzak" ataleko  PATXI BATZURDE: "batzurde .03" komikian argi azaltzen den bezala batzorde hau erosoenetakoa da. Beraz, hemendik animatu nahi zaitugu zure borondatez eta inungo bortxaketaz behartuta ZU, bai zu, izan zaitezela ikaragarrizko txollo hontaz jabetzen dena, zure alaitasuna eta "savoir fair"az hornituz!
Aupa hi! Zu bezalakoak denak izango bagina gure etsaiek jai lukete!!!

SORTZEN IKASBATUAZ 2012 FESTA

Hurrengo MAIATZAREN 20an Sortzen Ikasbatuazek bere ohiko festa antolatzen du Iruñeko Takonera parkean.
Aurten, Patxi Larrainzar G. E.ak  daukan ardura Tonbolakoa da.

Hauek dira egun horretarako jarritako txandak:

Goizeko 10:00 etatik arratsaldeko 13:00 ak arte, HHko 1º, 2º eta 3º kurtsoak
Arratsaldeko 13:00 etatik 16:00 ak arte, LHko 1º, 2º eta 3º kurtsoak
Arratsaldeko 16:00 etatik 19:00 ak arte, LHko 4º, 5º eta 6º kurtsoak

Gela bakoitzetik bi boluntarioak atera behar dira.
ZUEN LAGUNTZA BEHARREZKOA DA!!
Festa on!

INSTITUTOari buruz NAFARROAKO PARLAMENTUKO LAN SESIOAREN GRABAKETA

Beheko loturan Nafarroako Parlamentuaren bideotekara eramango zaitu eta han, 2. puntuan, "sesión de trabajo con una representación de las apymas del Instituto Biurdana y de los colegios que envían alumnado a dicho instituto (Sanduzelai, Patxi Larraintzar y Orkoien), para informar sobre la problemática de espacios. (8-12/SET-00045)" delakoan, 2012ko  apirilaren 25ean INSTITUTOari buruz Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko lan saioaren grabaketa aurkituko duzu.

http://www.parlamentodenavarra.es/47/section.aspx/viewvideo/4374

2012/04/28

GATAZKEN EBAZPENA FAMILIAN ADIMEN EMOZIONALAREN BIDEZ

2012ko Urtarrilaren 26ean Leticia Garcés Larrea pedagogoak Patxi Larrainzar I. P.ko liburutegian emandako hitzaldiaren bideoz egindako grabaketa.
 
Helburuak:
  • 1. Etxeko liskarrak konpondu adimen emozionalaren bidez
  • 2. Irizpide desberdinen bidez portaera egokiak irakatsi
  • 3. Portaerak desegokiak zuzentzeko moduak ikasi
  • 4. Poertaera desegoki baten aurrean behar emozionalak ezagutzea.
 
Hitzaldia 2 bideotan banatuta dago. Ikusteko klikatu hurrengo loturetan:
 

2012/04/22

BIURDANA, P.LARRAINZAR, ORKOIEN eta SANDUZELAIKO I.G.E.ak PARLAMENTURA

Datorren apirilaren 25ean, asteazkena, arratsaldeko 17:30etan "Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko lan saio" batean Biurdana, Patxi Larrainzar, Orkoien eta Sanduzelai guraso elkartek osatzen duten Institutu Batzordeak parte  hartuko du gure zonaldearen egoera azaltzeko eta Institutu berri bat aldarrikatzeko.

Institutu berri horrek Biurdanarekin batera 2021era arte espazio falta ekidituko zuen. Lan saioa grabatuko da, baina zuzenean ikusteko aukera izanen duzue Parlamentuko web-orrian.

2012/03/23

COMUNICACIÓN EN LA FAMILIA. HERRAMIENTAS EFICACES

  • Hitzlaria: Paula M (psikologoa, Itxaropenaren Telefonoa)
  • Lekua: Patxi Larrainzar I. P. ko Areto Nagusian (1. solairuan)
  • Eguna: 2012 martxoak 27, asteartea
  • Ordutegia: 15:00etan

2012/03/18

BISITA: ARTETAKO ITURBURUA ETA EGILLORKO ARAZTEGIA

Lagun horiek.



Dakizuenez, Mankomunitateak, bere heziketa-programaren bitartez, eta Iruñerriko ikastetxeetako irakasleekin elkarlanean, ingurumenari buruzko informazioa eta prestakuntza bultzatzen dihardu, ikasleen artean ingurumenaren aldeko jarrerak sustatzeko. Horrekin bat, bisitak egiten dira bai instalazioetara bai Informaziorako eta Ingurumen Heziketarako Zentroetara, eta, egia esan, bisitek erantzun eta hedapen zabala dute. 



Eskaintzak, gainera, jendearen ezagutza eta inplikazioa sustatzen ditu guztiok arduratu beharreko zeregin batean, ingurumena iraunkortasunez babesteko eta natur baliabideak zaintzeko. Bada, eskaintza familiei ere zabaldu nahian, Iruñerriko Mankomunitateak Guraso Elkarteei bisitak eskaini eta doako autobus bat jarri du haien eskura, larunbat goizero ikasturte osoan.



Ekimena iazkoan abiarazi zen, Gongorako Tratamendu Zentroa eta Hondakinen Ingurumen Ikasgela bisitatzeko. Aurtengoan, ekimena berritu egin dugu jendea uraren balioaz sentsibilizatzeko; hartara, Artetako Iturburua eta Egillorko Edateko Uren Araztegia bisitatzen dira 



Familientzako aisia-eskaintza hau interesgarria izanen zaizuelakoan, eskertuko dizuegu zuen ikastetxeetako Guraso Elkarteei helaraztea. Mila esker. 



Har ezazue agur bero bat.

Informazio gehiago hurrengo loturan aurkituko duzue:

http://mancoeduca.com/index.php/es/grupos-no-docentes/10visita-manantial-de-arteta--ciea-las-aguas-subterraneas--potabilizadora-de-egillor/72

2012/02/13

LEHEN HEZKUNTZATIK BIGARRENERA

HITZALDIA:
"Como orientar a nuestros hijos/as ante el paso de Primaria a Secundaria"

  • Hitzlaria: Blas Campos Hernández (pedagogoa, orientatzailea eta Bidariko zuzendaria)
  • Lekua: Patxi Larrainzar I.P.ko Areto Nagusian (1. solairuan)
  • Eguna: 2012ko Otsailak 16, osteguna
  • Ordutegia: 15:00etatik 16:30ra

2012/02/09

BIURDANA INSTITUTUA

Eguneratu dugu Biurdana Institutuari buruzko informazioa: egungo egoera eta aurreikuspena. IGEk PRESTATURIKO AGIRIAK, ESKURA arloan  jaso dezakezue (eskubiko zutabean begiratu).
Jarraian MP4 formatuan Nafarroako Parlamentuan gai honi buruzko Aitziber Salasolaren parte hartzea:


Jarraian dagoen link-ean Aitziber Sarasolak (Bildu) eta Jose Iribasek (Hezkuntza Sailburua) Nafarroako Parlamentua Biurdana Institutuari buruzko izan zuten parte artesa. 5. puntuan klikatu.

2012/01/22

RESOLUCION DE CONFLICTOS CON INTELIGENCIA EMOCIONAL EN LA FAMILIA

Urtarrilaren 26an, osteguna.

  • Hitzlaria: Leticia Garces Larrea (pedagogoa)
  • Lekua: Patxi Larrainzar I. P.ko Areto Nagusian
  • Ordutegia: 15:00etan

2012/01/15

ERROTXAPEAko OLENTZEROA 2011

Aurtengo Olentzeroa sekulan baino jendetsuago.
Iruñako auzoek urtero aurre egin diete udaletxeko debekuei; azkenean borrokatutako bidea auzokideen garaipen batean bihurtu egin da.

Hemen klikatu bideoa ikusi nahi baduzu:

http://www.youtube.com/watch?v=paWSlgSGypo&feature=email

SARTAGUDAko IKASTOLA

Aupa!

Aurten Sartagudako Ikastolako 25. urteurrena ospatuko dugu. Horren harira hainbat guraso, ikasle, ikasle ohi eta Euskal Herriko hegoaldeko txoko honetako euskararen egoerarekin arduratuta dagoen jendea oro har, ikastola honen egitasmoa martxan jarri zutenei omenaldia egitea erabaki dugu. Haien ahalegin, tinkotasun eta lanari esker horren garrantzitsu eta beharrezko zaigun egitasmoa ongibidean jartzeagatik esker ona adierazi nahi diegu.

Baina, gaur egun gure eskualdean hezkuntza euskaraz jasotzeko dugun aukera bakarra, Ibaialde Ikastola, kinka larrian da. Ikastolaren egungo egoera ekonomiko latzak horren erranguratsua zaigun ospakizuna birplanteatzera behartu gaitu.

 Gauzak horrela omenaldiaren xedea aldatu egin da. Hasierako asmoa lehen andereño, presidente eta aurreneko bost ikasleei Agate Deuna egunean omenaldi xumea egitea bazen ere, orain bertze helburu batzuk gehitu zaizkio egoerak behartuta: alde batetik dirua bildu Ibaialde Ikastolak aurrera egin dezan eta bertzetik seme-alabentzako euskarazko hezkuntza integrala aukeratzen duten gurasoek pairatzen duten hizkuntz-apartheida salatugura dugu. Horren erantzule nagusi dugu Nafarroako Gobernua, honek bere interesetarako baliatzen du Euskararen Legea Nafarroako jendartearen zati handi bat erabat baztertuz.

Ekimenean omenaldiaz gain, kontzertuak, herri kirol erakustaldiak, bertsoak, jotak, dantzak, kalejirak…  izanen dira, otsailaren 5ean eta Sartagudako hainbat gunetan.
 Hori dela eta, egun hau antolatzeko ardura hartu dugunok, artista, musika eta dantza talde eta laguntzeko prest dagoen euskaltzale orori deia luzatzen diogu denon artean jardunaldi hau burutu ahal izateko. Ekimena Ibaialde Ikastolaren eta oro har euskararen aldeko dinamika zabalago baten aurreneko urratsa izatea nahi dugu.
 
Laguntzerik baduzue, ondoko e-postaren bitartez (lodosartaguda@gmail.com) jar zaitezkete kontaktuan gurekin. Abenduaren 18a baino lehen zuen asmoak eta eskaini ahal duzuena erratea eskatzen dizuegu jardunaldiari forma eman ahal izateko.
 
Honekin batera eskertzekoa litzateke mezu hau interesa izan ahal duten zure kontaktuen artean zabaltzea.