2009/02/19

2009/2010 ikasturterako Aurreinskripzio Kanpaia

Bilera informatiboa:
- Martxoaren 5ean arratsaldeko 17:00etan -

Arrotxapean duzun D (euskaraz) ereduko ikastetxe publikoan zuen zain izanen gara

2009/02/17

Inauteriko egitaraua

Guraso agurgarriak:
Otsailaren 20an, ostirala, inauteriak ospatuko ditugu eta hemen duzue prestatu dugun egitaraua.

1. Arratsaldeko 5:00etan, “Txokolatada” Ave Maria parkean, Errotaberri elkartearen ondoan.

2. Arratsaldeko 5:45etan, kalejira egingo dugu auzoan zehar txarangaren musikaz lagundurik.
Ibilbidea:
- Bernardino Tirapu Kalea
- Maiteminduen Parkea (Geldialdia)
- Arbizu Kalea
- Izaba Kalea

3. Arriurdineta elkartearen ondoan “Txistorrada”.

Anima zaitezte eta mozorroturik etorri.

Agur bero bat.

2009/02/16

Otsailak 20an inauteriak ospatuko ditugu

Guraso agurgarriak:
Datorren ostiralean, otsailak 20an inauteriak ospatuko ditugu. Eskolako ordutegi arrunta mantentzen da.

Hona hemen egitaraua:
- 15:00etatik 15:30etara: Geletan prestatzea.
- 15:30etatik 16:30etara: Patioko aterpean jaialdia.
- 16:30etan: Geletara itzuli.

OHARRAK
- 15:20etan jaialdia ikustera etorri nahi duten gurasoentzat irekiko da patioko hesi txuriko atea.- Mesedez eskatzen dizuegu, errespetatzea zuentzako prestatutako tokia.
- Jaialdia bukatzen denean, haurrak bakoitzaren irakaslearekin geletara itzuliko dira.

Eta anima zaitezte mozorratuta etortzen!

AGUR BERO BAT

2009/02/03

Otsailaren 4an, Santa Ageda

Guraso agurgarriak:

Datorren asteazkenean, otsailaren 4an, eskolan Santa Ageda bezpera ospatuko dugu. Egun horretarako makila, zapia eta txapela ekartzea eskatzen dizuegu.

Aldez aurretik eskerrak emanez zuen partaidetzagatik, agur bero bat.

Iruñean, 2009ko otsailaren 2a.

Ikastetxeko Pedagogi Batzordea.
Zuzendaritza taldea.
=================================
Bide batez, adierazi nahi dizuegu Ikastetxeko Web orrialdea hurrengo egunetan martxan jarriko dugula. Hona hemen helbidea: http://www.pnte.cfnavarra.es/cppalarr
=================================