2008/06/07

ZUZENDARITZA BATZORDEAREN ALDAKETA GURASO ELKARTEAN

Gauza jakina da Guraso Elkartearen zuzendaritza batzordea —lehendakariak, lehendakariordeak, idazkariak eta diruzainak osatua— bi urtean behin berritu beharra dagoela, Estatutuek adierazi bezala. Egungo zuzendaritza batzordean, aurten bertan diruzaina aldatu zen eta ez dago, printzipioz, kargu horretako pertsona aldatu beharrik.

Zuzendaritza batzorde berriak hurrengo ikasturtearen hasieran ekin beharko dio lanari. Horregatik, kargu horietarako zuen buruak aurkeztera animatu nahi zaituztegu.

Guraso Elkartean, zernahi kargu edo alorretan jarduteko prest egoteak eskuzabaltasun handia erakusten du. Aldi berean, gogoratu nahi dugu kide guztiek arduratu behar dutela Guraso Elkarteaz eta, horrenbestez, denok daukagula esku hartu eta, bakoitzaren ahalbideen arabera, erantzun beharra.

Zerbitzu hau beren gain hartu nahi duten bolondresek Guraso Elkartearen kutxan utziko dute oinarrizko informazioa, 2008ko ekainaren 20a baino lehen, orrialde honen oinean dagoen eredua erabilita.

Egun horren ondoren, egungo zuzendaritza batzordea bolondresekin bilduko da. Hainbat pertsona badaude zerbitzua emateko prest, bozketa eginen da hurrengo ikasturtearen hasieran, Guraso Elkarteko kide guztiek erabaki dezaten.

Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik.

Izen-deiturak: _______________________
Telefonoa: __________________________
Hartuko nukeen kargua:
□ LEHENDAKARIA
□ LEHENDAKARIORDEA
□ IDAZKARIA

2008/06/05

2008/09 Ikasturterako Testu liburuen erosteko dirulaguntzak

Guraso agurgarriak;
Nafar Gobernuko testu liburuetarako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da, 2008/09 ikasturtean Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ihardungo duten ikasleentzat.

- Hurrengo ikasturterako Beka Deialdi bakarra duzue hau (MEC-eko deialdirik ez da izanen).

- 3. edo 4. mailetan egongo diren ikasleek ezin dute eskatu (liburuak dohainik izango baitituzte).

- Deialdian parte hartu nahi izanez gero inprimakiak ikastetxeko atezaintzan dituzue.

- Eskaerak Patxi Larrainzarko Idazkaritzan aurkeztuko dira, baldin eta 2008/09 ikasturtean ikaslea ikastetxe honetan jarraituko badu (6. mailako ikasleek aukeratu duten institutuan aurkeztuko dituzte)

- Epea: Ekainaren 16tik 20 arte (biak barne) , goizeko 8:45etatik 13:00etara.

2008/06/04

BIDEO BERRIA ETA ARGAZKI GEHIAGO WWW.PATXILARRAINZAR.COM WEB-EAN

Maiatzean gauza berriak agertu dira Guraso Elkartearen web-ean:

1- 3 URTEKOEN BIDEOA, 2008: ikus-entzunezko emankizun polita, eskolako irakasleek prestatua, haurrekin egiten duten lana erakusteko.

2- ARGAZKI BERRIAK “GURE PATXI”-N, ARGAZKIEN BLOG-EAN: ibilaldiak, ihauteriak, Olentzero 2007... Batzuk animatu dira eta argazkiak bidali dizkigute. Nahi duzu zureak agertzea? Bidali, bada, mezu elektronikoa gurepatxi@patxilarrainzar.com helbidera eta jarriko ditugu blog-ean.

3- AGIRI BERRIAK, GURASOEN ESKOLATIK BIDALIAK: ideia onak eta bibliografia, etxean irakurketa sustatzeko.

2008/06/03

PATXI LARRAINZAR EGUNA

PATXI LARRAINZAR EGUNA
2008ko ekainaren 7a

10:00 PUZGARRIAK
10:30 IBILALDIA TXIRRINDUZ auzoan barna. Kaskoa eta txaleko distiratsua eraman! Ibilaldian parte hartzen duten gurasoek zaintza eta segurtasun lanak ere egin beharko dituzte. Bakarrik bi gurpileko txirrinduak.
11:30 TXISTOR JATEA ETA PATIOKO JARDUERAK
12:00 Iturriotzeagako BURUHAUNDIAK. GAITEROAK eta KILIKIAK
12:00 ROKODROMOA
12:30 Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei AGURRA
13:00 DANTZAK (eskolako dantzariak)
13:10 ROTXARANGA

14:00 HERRI BAZKARIA

15:30 HERITZ MAGOA
16:30 EUSKAL KANTAK
17:30 MUSIKA
19:00 LARRAIN DANTZA
20:30 TRIKIPOTEOA auzoan