2008/12/15

Jantokiko funtzionamendua: Tutoreari abisua emateko

Guraso agurgarriak:
Jantokiko batzordetik jantokiko funtzionamendua denon artean hobetu ahal izateko zuen laguntza eskatu nahi dugu .

Izan daitezkeen arazoak sahiesten eta kontrol haundiagoa izaten saiatzeko oso garrantzitsua da JANTOKIKO ARDURADUNARI ABISATZEAZ GAIN UMEAREN TUTOREARI IDAZKI BATEN BIDEZ ABISATZEA.

Ikasle batek ez badu abisatzen jantokira joan beharko du, eta gero bere gurasoek atera nahi badute atezaintzatik egin beharko dute, derrigorrezko baimena sinatu eta gero.

Aldez aurretik zuen parte-hartze eskertuta, agur bero bat.

JANTOKIKO BATZORDEA
Iruñean, 2008ko abenduan

2008/12/08

Gurasoen Eskolako Batzordeak: eskaintza eta egutegia

Gurasoen Eskolako Batzordeak aurten antolatu dituen jarduera aunitzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitu.

Erantsitako egutegian proposamena aurkituko duzu. Formatu eta edukietan eskaintza zabala da eta zure gustukoa izatea espero dugu.

ANIMA ZAITEZ!!!

ZERGATIK USTE DUGU BEHARREZKOA DELA?
Garai honetako ezaugarri garrantzitsuenetako bat eredu kultural eta sozialen aniztasuna delako.
Bizitza denontzako ez da uniformea eta harremanetan ez da esistitzen estilo bakarra. Hauxe dugu hizpide: gure seme-alaben garapen pertsonalerako baliagarria den harremana sortzen laguntzen gaituena eta, aldi berean, hurbiltasuna, berotasuna eta maitasun sendoa lortzen laguntzen gaituena. Gaur egungo ereduek erabat aldatzen dituzte molde tradizionalak (geuk ezagutu genituenak gure hezkuntza prozesuan). Kontzeptu berriak azaltzen dira, non gurasoen eta seme-alaben irudiak oso bestelakoak diren.

Esperientzia honekin gurasook ere ikas dezakegu. Hau da, mundua modu ezberdinean uler
dezakegu eta munduarekin bestelako harremanak izan ditzakegu.

Hauxe denok elkarrekin hazteko eta nork bere burua deskubritzeko proposamena izan daiteke.

Kontua da sortuta dauden baliabidei beste batzuk gehitzea, ezberdinak eta haiek bezain baliagarriak.

ZERTARAKO?
- Bakarrik ez sentitzeko... Gurasook egoera eta erronka berdintsuak bizi eta izaten ditugulako.
- Nolabait, gune bat sortzen laguntzeko, non elkarren laguntza, lankidetza, errespetua… bultzatuko diren; laguntza eta ulermena hain urriak diren gizarte honetan!
- Egiten duguna aztertzeko; egiten dudana zergatik egiten dudan jakiteak nire biografiaren zati
haundi bat barneratzen eta ulertzen laguntzen didalako.
- Estrategia berriak eta alternatiba desberdinak aurkitzeko. Komunikaziorako nire aukerak
haunditzeko. Protagonista bihurtzen naiz eta nire seme-alabekin dudan harremana ulertzeko era
berriak asmatzen ditut.
- Nork bere buruaz duen segurtasuna haunditzeko, segurtasun hori handiagoa baita eztabaida eta hausnarketa sakonaren bidezko heziketa bultzatzen dugunean, egunerokotasunaren eta ohituraren bidetik datorren heziketa baztertuta.

ZER EGITEN DA?
Lan egiteko zenbait proposamen eskaintzen dizkizuegu batzordekook: hitzaldi dinamikoa edo
tailerra. Eredu bakoitzak bere ekarpenak ditu:

1- Hitzaldian taldea haundiagoa da eta bertan galderak eta proposamenak planteatzen dira,
hausnarketa berriak egiteko.
2- Tailerra, berriz, talde txikiarekin jorratzen da, aurkezten diren gaietan azterketa pertsonalagoa egiten laguntzen duelako.

Hitzaldia ala tailerra aukeratu, zuretzat baliagarri eta praktikoa izatea nahi dugu. Izan dadila gune hori egokia zuk egiten duzuna aztertzeko, eta egiteko bestelako erak ezagutu eta ulertzeko. Gune atsegina, taldean barre egiteko eta, aldi berean, nahi baduzu, esperientziak eta ikuspuntuak trukatzeko, denon artean eta elkarrengandik ikasteko, hezkuntza eta harremanak ulertzeko duzun zure erarekin parte hartzen duzula.

ETA GAINERA...
Gure hausnarketak eta ikasketak oso onuragarriak izan daitezke gure seme-alabentzako:
- Gure seme-alabengan autoestima osasuntsua sor dadin bultzatuko dugu.
- Beraiekin ditugun harremanetan konfiantza, onarpen eta segurtasun lokarriak sortuko ditugu.
- Gurasoen lana indartuko da, bakoitzaren ikuspuntuak integratuz.
- Saiatuko gara seme-alabek pertsonalitate autonomoa eta ziurra lortzeko ikasketak egin ditzaten. Halatan, etokizunean pairatuko dituzten presio sozialei eta bizitzako egoera konplexuei aurre egin ahal izateko.
- Aurrea hartuko diogu, adin txikikoen portaera desegokien agerpenari.

Interresgarria iruditzen zaizun edozein gairi buruzko iradokizunak bidaltzea nahi dugu. Eskolan dagoen postontzian utz ditzakezu.

Eskerrik asko!!!

Klikatu hemen eta egutegia osoa ekarriko duzu ordenagailura.

2008/11/17

BATZAR NAGUSIA

Kaixo denoi,
PATXI LARRAINZAR Guraso Elkarteak BATZAR NAGUSI ARRUNTA egin behar du eta honen bidez dei egiten dizuegu etor zaitezten.
- Eguna: azaroaren 20an, osteguna.
- Ordua: 17:30etan.
- Tokia: eskolako Areto Nagusian (eraikin berrian).

Gai zerrenda:
- Guraso Elkartearen kontuak eta aurtengo kuota.
- 2008/2009 ikasturterako prestatutako jarduerak.
- Juntaren berriztapena.
- Eskola berria.
- Galde-eskariak.

Batzarrera etortzea oso garrantzitsua dela oroitarazi nahi dizuegu. Agur bero bat.

2008/11/11

WWW.PATXILARRAINZAR.COM 2007-2008 IKASTURTEKO TXOSTENA

Web Batzordeak 2007-2008 ikasturteko jardueren memoria erakutsi du. Zenbaki eta estatistika batzuk biltzen dituen idazkia da, iazko lana laburlbitzen duena.

Hona, hitz gutxitan:
- Web orria 1.693 aldiz ikusi dute, 553 erabiltzaile bakar absolutuk ikusi ere.
- Gehien bisitatu zuten eguna 2008ko ekainaren 4a izan zen, 55 bisita izan baitziren.
- 60 komunikazio baino gehiago eta jaits daitezkeen 15 agiri argitaratu dira.
- “Gure Patxi” sailean 100 argazki inguru eta bideo bat ipini dira.
- Aparteko web orri batean Patxi Larrainzarren biografia argitaratu zen.

Zoaz www.patxilarrainzar.com orrira Guraso Elkartearen web orriaren emaitzen berri izan nahi baduzu; memoria osoa ekarri ahalko duzu ordenagailura.

2008/11/07

GURASO ELKARTEKO JUNTAREN ALDAKETA

Denok ongi dakizuenez, Guraso Elkarteko Junta lehendakariak, lehendakariordeak, idazkariak eta diruzainak osatzen dute, eta batzar hori bi urtean behin berritu beharra dago Estatutuei jarraikiz.

Ordezkarien bilkuran erabaki da aurrerantzean Junta ez dela aldatuko osorik, baizik eta aldi bakoitzean bi kide berri sartuz. 2008-2009 ikasturterako baditugu jada idazkaria eta diruzaina, eta horiek printzipioz 2009-2010 ikasturtean aldatuko dira, bi urte egin eta gero; lehendakaria eta lehendakariordea, berriz, aurten hasiko lirateke eta 2010-2011 ikasturterako aldatuko.

Junta berriak, ondo bidean, ikasturtearen hasieran ekin behar zion lanari, baina oraindik inork ez du agertu lehendakari edo lehendakariorde izan nahi duela.

Guraso Elkartean lan egitea parte-hartzeko dauden aukera guztietan eskuzabaltasunez jokatzea da, bistan denez. Aldi berean gogoratu beharra dago Guraso Elkartea kide guztien ardura dela, eta, hortaz, denok dugula nola edo hala esku-hartu beharra, bakoitzak unean-unean dituen posibilitateen arabera.

Zerbitzu hau eman nahi duten pertsonak mintza daitezela Juntako kideren batekin edo, bestela, gelako ordezkariarekin.

Idazki honen bidez beste dei bat egiten dugu, bada, Batzar Nagusia (segur aski azaroaren 20an izanen dena) egin baino lehen behar diren bi pertsona horiek izan ditzagun.

Inork ez badu bere burua aurkezten, Batzar Nagusiak erabakiko du handik aurrera elkarteak nola funtzionatuko duen.

Eskerrik asko denoi esku-hartzeagatik.

Patxi Larrainzar Gurasoen Elkartea

2008/11/06

GURASOENTZAKO HITZALDIA: “Edúcate emocionalmente para poder educar a tus hijas/os”

GURASOENTZAKO HITZALDIA

- Data: Azaroaren 11 eta 18an (asteartea)
- Gaia: “Edúcate emocionalmente para poder educar a tus hijas/os”
- Lekua: Areto Nagusian. (Eraikuntza berriaren 1. solairuan)
- Ordua: 15:00etatik 16:30etara
- Hizlaria: Pilar Mikeo. Psikologoa, sexologoa eta generoan graduatu-ondokoa.

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEETAKO IKASLEEN GURASOELKARTEETARAKO IRUÑEKO UDALAREN PRESTAKUNTZA PROGRAMA

2008/10/20

2008/09 IKASTURTEA: TESTU LIBURUEN EROSTEKO DIRULAGUNTZAK

Testu liburuen erosteko dirulaguntzak

- APARTEKO DEIALDIA: Ekainean Bekarik eskatu ez zutenek.
- NORK: Ikasturte honetako LHko 1., 2., 5. edo 6.go ikasleak.
- EPEA: EKAINAREN 23 arte, 8:45etatik 12:35etara.

2008/09/10

Ikasleriaren irteerak

Guraso agurgarriak:

Ikasleriaren irteerak modu egokian antolatzeko asmotan, zuen partaidetza ezinbestekoa dugu. Horretarako ondoko gomendio hauek ematen dizkizuegu:

1. Seinalatutako esparrua errespetatu ikasleriaren ateraldia errezteko..
2. Haur Hezkuntzako ikasleak toki finko batean kokatuko dira: eguerdian ate urdinaren ondoan (paretan) eta arratsaldean ate berdearen ondoan (aterpetxoan).
3. LH ko 1. mailako ikasleak ateraino lagunduko ditugu irakasleok : eguerdian ate urdineraino eta arratsaldean ate berderaino.
4. LH ko 2. mailatik gorako ikasleak ate urdinetik aterako dira nahiz eguerdiz nahiz arratsaldez. Gurasoek ikasle hauek aterpe aldean jasotzea gomendatzen dugu.

PATXI LARRAINZAR IKASTETXEKO KLAUSTROA

2008/09/09

ANTOLAKERARI BURUZKO ARGIBIDE BATZUK

Guraso agurgarriak:
Dagoeneko ikasturte berria hasita dugu eta urtero bezala, zuengana zuzentzen gara ongi etorri emateko eta eskolako ANTOLAKERARI BURUZKO ARGIBIDE BATZUK azaltzeko.

A)Ikasleriaren sarrera eta irteerak.
KANPOKO ATEAK.
- MARTZELO ZELAIETA etorbidekoa: Ikasleak.
- KARRIKIRI zeharkalekoa (“Patxi Larrainzar” plazako ate berria): Ikasleak.
- AVE MARIA zeharkalekoa: Irakasleak, hornitzaileak, gurasoak (une puntualetan)... eta 3 urteko haurrak egokitze prozesuan.

BARNEKO ATEAK.
- Haur Hezkuntzako 3 urtekoak, eta 4 urte C eta D, ATE GORRITIK beti.
- Haur Hezkuntzako 4 urte A eta B eta 5 urtekoak; eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak, ATE BERDETIK; baina eguerdiko irteera ATE URDINETIK izanen da.
- Lehen Hezkuntzako 2., 3., 4., 5. eta 6. mailakoak, ATE URDINETIK beti.

Oharrak:
1. Gurasoak ezin izango dira eraikuntza barrura sartu. Salbuespena, 3 urteko haurren gurasoak dira, baina, soilik, egokitze prozesua irauten duen bitartean.
2. Puntualtasuna oso beharrezkoa da guztion lana modu egokian egin ahal izateko.

B)Eskolako ateen irekiera eta itxiera.
Iharduera osoa denean, hau da, goizez eta arratsaldez, etortzen garenean:
- Goizeko sarrera; 8:35-tan (ireki) 8:55-tan (itxi)
- Goizeko irteera; 12:25-tan (ireki) 12:45-tan (itxi)
- Arratsaldeko sarrera; 14:50-tan (ireki) 15:10-tan (itxi)
- Arratsaldeko irteera; 16:30-tan (ireki)

Iharduera trinkoa denean:( irailean, ekainean eta asteazkenetan)
- Goizeko sarrera; 8:35-tan (ireki) 8:55-tan (itxi)
- Goizeko irteera; 12:35-tan (ireki) 13:00-tan (itxi)

Oharra:
Patioan gelditzekotan, 16:40-etatik 18:30-etara ate-gorriko ondoko komunak erabiliko dira soilik.

C) Irakasle espezialista, logopeda eta orientatzailerekin elkarrizketatzeko, lehenengo tutorearekin hitz egin beharko duzue.

D) Zuzendaritza taldekoekin hitz egiteko, aldez aurretik, hitz-ordua eskatu beharko da.

E)Idazkaritza eta administrazioko ordutegia:
- Aurrerago zehaztuko dira.

Aldez aurretik zuen partaidetza eskertuz eta ikasturte on bat pasatuko dugulakoan, agur bero bat.

ZUZENDARITZA TALDEA ETA IRAKASLE KLAUSTROA.

2008/09/08

2008-2009 ikasturteko egutegia

Argitaratu da jada, web honetan, 2008-2009 ikasturteko egutegia.

Egutegia eskura dezakezu haren esteka sakatuta, “IKASTETXEKO ZUZENDARITZA TALDEAK IDATZITAKO AGIRIAK, JAISTEN AHAL DIRENAK” atalaren barruan edo, bestela, hemen berton sakatuta.

2008/09/07

2008-2009 ikasturtearen hasiera

Gaur hasi da ikasturtea, eta, beraz, hemendik aurrera argitaratzen diren mezu guztiak 2008-2009 ikasturtekoak dira. Ohar hau baino lehenago argitaratutako mezuak aurreko ikasturtean daude sartuta.

Uda igaro ondoren, Web Batzordea blogaren edukiak eguneratzen hasiko da, Guraso Elkartearen batzordeek eta ikastetxeko zuzendaritza taldeak igorritako berri, abisu eta agiriekin. Gure lanak zuentzat onuragarriak izatea nahi genuke!

2008/06/07

ZUZENDARITZA BATZORDEAREN ALDAKETA GURASO ELKARTEAN

Gauza jakina da Guraso Elkartearen zuzendaritza batzordea —lehendakariak, lehendakariordeak, idazkariak eta diruzainak osatua— bi urtean behin berritu beharra dagoela, Estatutuek adierazi bezala. Egungo zuzendaritza batzordean, aurten bertan diruzaina aldatu zen eta ez dago, printzipioz, kargu horretako pertsona aldatu beharrik.

Zuzendaritza batzorde berriak hurrengo ikasturtearen hasieran ekin beharko dio lanari. Horregatik, kargu horietarako zuen buruak aurkeztera animatu nahi zaituztegu.

Guraso Elkartean, zernahi kargu edo alorretan jarduteko prest egoteak eskuzabaltasun handia erakusten du. Aldi berean, gogoratu nahi dugu kide guztiek arduratu behar dutela Guraso Elkarteaz eta, horrenbestez, denok daukagula esku hartu eta, bakoitzaren ahalbideen arabera, erantzun beharra.

Zerbitzu hau beren gain hartu nahi duten bolondresek Guraso Elkartearen kutxan utziko dute oinarrizko informazioa, 2008ko ekainaren 20a baino lehen, orrialde honen oinean dagoen eredua erabilita.

Egun horren ondoren, egungo zuzendaritza batzordea bolondresekin bilduko da. Hainbat pertsona badaude zerbitzua emateko prest, bozketa eginen da hurrengo ikasturtearen hasieran, Guraso Elkarteko kide guztiek erabaki dezaten.

Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik.

Izen-deiturak: _______________________
Telefonoa: __________________________
Hartuko nukeen kargua:
□ LEHENDAKARIA
□ LEHENDAKARIORDEA
□ IDAZKARIA

2008/06/05

2008/09 Ikasturterako Testu liburuen erosteko dirulaguntzak

Guraso agurgarriak;
Nafar Gobernuko testu liburuetarako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da, 2008/09 ikasturtean Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ihardungo duten ikasleentzat.

- Hurrengo ikasturterako Beka Deialdi bakarra duzue hau (MEC-eko deialdirik ez da izanen).

- 3. edo 4. mailetan egongo diren ikasleek ezin dute eskatu (liburuak dohainik izango baitituzte).

- Deialdian parte hartu nahi izanez gero inprimakiak ikastetxeko atezaintzan dituzue.

- Eskaerak Patxi Larrainzarko Idazkaritzan aurkeztuko dira, baldin eta 2008/09 ikasturtean ikaslea ikastetxe honetan jarraituko badu (6. mailako ikasleek aukeratu duten institutuan aurkeztuko dituzte)

- Epea: Ekainaren 16tik 20 arte (biak barne) , goizeko 8:45etatik 13:00etara.

2008/06/04

BIDEO BERRIA ETA ARGAZKI GEHIAGO WWW.PATXILARRAINZAR.COM WEB-EAN

Maiatzean gauza berriak agertu dira Guraso Elkartearen web-ean:

1- 3 URTEKOEN BIDEOA, 2008: ikus-entzunezko emankizun polita, eskolako irakasleek prestatua, haurrekin egiten duten lana erakusteko.

2- ARGAZKI BERRIAK “GURE PATXI”-N, ARGAZKIEN BLOG-EAN: ibilaldiak, ihauteriak, Olentzero 2007... Batzuk animatu dira eta argazkiak bidali dizkigute. Nahi duzu zureak agertzea? Bidali, bada, mezu elektronikoa gurepatxi@patxilarrainzar.com helbidera eta jarriko ditugu blog-ean.

3- AGIRI BERRIAK, GURASOEN ESKOLATIK BIDALIAK: ideia onak eta bibliografia, etxean irakurketa sustatzeko.

2008/06/03

PATXI LARRAINZAR EGUNA

PATXI LARRAINZAR EGUNA
2008ko ekainaren 7a

10:00 PUZGARRIAK
10:30 IBILALDIA TXIRRINDUZ auzoan barna. Kaskoa eta txaleko distiratsua eraman! Ibilaldian parte hartzen duten gurasoek zaintza eta segurtasun lanak ere egin beharko dituzte. Bakarrik bi gurpileko txirrinduak.
11:30 TXISTOR JATEA ETA PATIOKO JARDUERAK
12:00 Iturriotzeagako BURUHAUNDIAK. GAITEROAK eta KILIKIAK
12:00 ROKODROMOA
12:30 Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei AGURRA
13:00 DANTZAK (eskolako dantzariak)
13:10 ROTXARANGA

14:00 HERRI BAZKARIA

15:30 HERITZ MAGOA
16:30 EUSKAL KANTAK
17:30 MUSIKA
19:00 LARRAIN DANTZA
20:30 TRIKIPOTEOA auzoan

2008/05/29

Haurtzaindegi Zerbitzua: datorren ikasturteari begira estimazio bat

Agur t’erdi:
Jakingo duzuenez, Patxi Larraintzargo Apymak eskaintzen du haurtzaindegi zerbitzu bat haurrak norekin utzi ez dakiten gurasoen seme-alabentzat. Zerbitzu hau indarrean dago goizero (klase egunetan soilik) 7’40tik-8’45ra eta bere prezioa da haur bakar bat eramanez gero 30 Euro hilabetean eta 50 Euro anai-arrebaren batek zerbitzu bera erabiltzen baldin badu. Egun suelto bakoitzagatik 7 Euro ordainduko zen.

Beraz, datorren ikasturteari begira estimazio bat gustatuko litzaiguke egitea jakiteko zenbat haur legokeen prest zerbitzua erabiltzeko. Edonor interesatuta egonez gero, mesedez bete dezan hurrengo papera eta arren ikastetzeko sarreran dagoen mostradorean uzteko.

Oso garrantzitzua: 3 urteko haurrek ezin izango dute zerbitzua erabili, urrira arte, egokitzapen aldia dela eta.

X - Zerbitzua erabiliko nuke urte osoan zehar.

X - Hilabeteen bat zerbitzua erabiliko nuke soilik.

X - Egun sueltoren bat erabiliko nuke zerbitzua.

Seme-alabeen izen-abizenak: Maila:
………………………………………………………… ………………
………………………………………………………… ………………
………………………………………………………… ………………

2008/05/21

Kultur astea: erakusketa

Guraso agurgarriak:
Kultur astea dela eta , beheko pisuko psikomotrizitate gelan, gure arbasoek erabiltzen zituzten objetuekin, erakusketa bat prestatzen ari garela. Gurasoek bizitatzeko aukera izango duzue.

Gurasoentzako ordutegia:
- Astelehena 26, Asteartea 27, osteguna 30,: Arratsaldez, 16:45tik- 17:30era
- Asteazkena 28: Eguerdian, !3:ootik- 14:oo etara .

Irakaslegoa eta zuzendaritza taldea

2008/05/12

BERRIKUNTZAK WWW.PATXILARRAINZAR.COM WEB GUNEAN

Guraso Elkartearen web gunea handitzen ari da; hauek dituzu azken aldiko berritasunak:

1- SARRERA BERRIA, marrazki bizidun jator batzuekin.
2- GURE PATXI, BLOG BERRIA, GURASO ELKARTEAREN ARGAZKIAK DITUENA: argitara eman nahi dituzu zure argazki politt batzuk? Bada, bidali gurepatxi@patxilarrainzar.com helbidera e-mail bidez eta webean jarriko ditugu. Jada baditugu hainbat, ikus itzazu! Animatu eta konpartitu guztiokin argazki eta iruzkinak.
3- PATXI LARRAINZAR ANDUEZA JAUNAREN BIOGRAFIA: eskolari izena eman dion pertsonaren bizitza eta obra ezagutzeko aukera.
4- BERRIAK: berriak, abisuak eta agiriak argitaratzen jarraitzen dugu, orain arte bezala.

2008/05/07

Patxi Larrainzar eguna: Larraindantza

Laster, berehala, ikastolako patioan izanen gara Patxi Larrainzar eguna ospatzeko.

Aurten, beste ekintza batzuez gain, “Larraindantza” gehituko diogu egitarauari eta pentsatu dugu komenigarria izango litzatekeela 3-4 eguneko ikastarotxoa ematea dantza ikasi edo hobetu nahi duten gurasoentzat.

Maiatzeko ostiraletan, 5etatik aurrera, patioan 4 pertsona izanen gara animatuko zareten guztion zain.

Ostiral honetan, maiatzaren 9an, lehen saioa izanen da arratsaldeko 5etan. Patio berrian elkartuko gara eta aurrerago erabakiko dugu non egingo ditugun itzulipurdiak, jauziak eta beste.

2008/05/06

GURASOENTZAKO TAILERRA: Taller de risoterapia o la risa como terapia

- Data: Maiatzaren 15, 22 eta 29an (osteguna)
- Gaia: “Taller de risoterapia o la risa como terapia”. Gehienez 30 pertsona.
- Lekua: Areto Nagusian. 1. solairua
- Ordua: 15:00etatik 16:30etara
- Hizlaria: Pepa Marianas. Stressaren erabileraz eta prebenzioaz aditua.

* PARTE HARTZE MUGATUA DENEZ INTERESATUOK MAIATZAREN 8 ETA 9an ESKOLAKO IRAGARKI TAULAN (Atezaintzan) IZENA PARATU BEHARKO DUTE.
* TAILERRA PRAKTIKOA DENEZ ARROPA EROSOA MANTA ETA IPURDIPEKOA ERAMAN BEHARKO DA.

2008/05/05

OHARRA: Galdutako arropa eta eskolan jasoa

Ohar honen bidez adierazi nahi dizuegu Galdutako arropen ontzia betea dugula.

Aste beteko epean erretiratzen ez den arropa GKE batera eramango da.

ZUZENDARITZA TALDEA
Iruñea, 2008 maiatzak 5

2008/04/29

Kultur astea: Zaharrak berri

Guraso agurgarriak:
Ohar honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu KULTUR ASTEA prestatzen hasi garela. Aurten aukeratutako gaia: ZAHARRAK BERRI, landu nahi dugu. Gure arbasoak eta bere bizimoduak hobeto ezagutzea da gure helburua. Gai honen inguruan, zikloen arabera lan mota ezberdinak landuko dira.

Proiektu hori aurrera eramateko ezinbestekoa dugu zuen parte hartzea. Gure aiton-amonen garaiko objektuekin (liburuak, arropak, tresneriak, argazkiak...) erakusketa antolatzea nahi genuke. Objektuak tutoreei eman beharko dizkiezue.

Beste aldetik hiru datu garrantzitsuak:
1. KULTUR ASTEA Maiatzak 26tik- 30 arte izango da.
2. Objektuak ekartzeko epe-muga: Maiatzak 20.
3. Objektuarekin batera, orri batean idatzita, ondoko datu hauek jarri behar dituzue: Ikaslearen izena, ikaslearen kurtsoa, objektuaren izena eta bere erabilpena.

Zuen parte hartzeagatik, aldez aurretik eskerrak ematen dizkizuegu.
Zuzendaritza Taldea eta Irakaslegoa

2008/04/25

Familia eta eskolaren proiektua: Heziketa emozionalari buruzko dokumental bat ikusiko dugu

Guraso agurgarriak:
Patxi Larrainzar ikastetxea eta Guraso Elkarteak 2007-08 ikasturte honetan aurrera eramaten ari den FAMILIA ETA ESKOLAREN ARTEKO LANKIDETZA, ELKARBIZITZA ETA HEZIKIDETZA BERMATZEKO proiektuaren barruan, bilera batera gonbidatzen zaitugu. Datorren astelehenean, Apirilak 28an, 15:00etatik- 17:00etara, eskolako Areto Nagusian.
Heziketa emozionalari buruzko dokumental bat ikusiko dugu eta ondoren mahi- inguru bat egingo dugu.
Agur bero bat
Zuzendaritza Taldea

2008/04/24

Patxi Larrainzar ikastetxean burututako elikagai bilketa kanpaina

Beste behin , ume saharauien harrera familien aldetik eta A.N.A.S. (Nafarroako Saharauien Lagunen Elkartea) elkartearen aldetik, zuengana jotzen dugu. Oraingoan ez da eskatzeko, emateko baizik.

Seguru aski oraindik buruan izango duzue pasa den abenduan Patxi Larrainzar ikastetxean burututako elikagai bilketa kanpaina. Kanpaina horretan elikagaiak bildu genituen Saharauien kanpamentuetara bidaltzeko.Zuen eskuzabaltasunari esker gutxi gora behera 380 kilo elikagai bildu genuen.

Eskerrik Asko.

Kamioia Sahararantz abiatzeko momnetuanPatxi Larrainzar ikastetxean bildutako hori Nafarroako beste hainbat tokitan bildutakoarekin batera kamioitzar bat bete genuen eta pasa den hilabetean Sahara aldera abiatu zen. Kamioitzar horretan elikagaiekin batera beste gauza inportante bat ere bidali genuen, herri baten elkartasuna ,eta Estatu aberatseen axolagabekeriaren gainetik guk ez ditugula ahaztuko esateko besarkada bat. Kanpaina nafarroako toki askotara zabaldu zen , haien artean eskola batzuetara; eta jendearen aldetik oso erantzun ona jaso genuen.

Eskerrik asko ere kanpainan lagundu duen eskolako jende guztiari.

Agur bero bat.
A.N.A.S.

2008/04/21

GURASOENTZAKO HITZALDIA: Leer juntos. Ideas para disfrutar de la lectura en familia

- Data: Apirilaren 24an (osteguna)
- Gaia: “Leer juntos. Ideas para disfrutar de la lectura en familia”
- Lekua: Areto Nagusian. (Eraikuntza berriaren 1. solairuan)
- Ordua: 15:00etatik 16:30etara
- Hizlaria: Bibi Arellano. Liburuzain eta haur literaturan aditua.

Aurki APYMAk izanen duen web orri berrian hitzaldi honen edukiaz informazioa paratuko da:
www.patxilarrainzar.com

2008/04/16

GURASOENTZAKO HITZALDIA: Hemen bai giro

Guraso agurgarriak:

Patxi Larrainzar ikastetxea eta Guraso Elkarteak 2007-08 ikasturte honetan aurrera eramaten ari den FAMILIA ETA ESKOLAREN ARTEKO LANKIDETZA , ELKARBIZITZA ETA HEZIKIDETZA BERMATZEKO proiektuaren barruan, bilera batera gonbidatzen zaituztegu datorren asteartean, Apirilaren 22an, 15etatik, 17ak bitartean, ikastetxeko areto nagusian.

Pedro Berastegui gatazkaren aurrean jokatu behar den moduaz mintzatuko da. HEMEN BAI GIRO izenburu pean aurkeztu nahi dizuegu.

Denontzat, oso gai interesgarria denez, zuek parte hartzea espero dugu.

Agur bero bat
Zuzendaritza Taldea.

2008/03/13

OHARRA: Bittor Argiñarizek emandako “Inteligencia Emocional en la Infancia” tailerrean parte hartu dutenentzat

Partaideek erakutsitako interesa kontutan hartuz tailerra luzatzea erabaki da.

Beraz, beste sesio bat eginen da datorren martxoaren 18an, asteartea, 15:00etatik 16:30etara burutuko da Areto nagusian (1. solairuan).

2008/02/20

GURASOENTZAKO TAILERRA: Educación emocional en la infancia

- Data: Otsailaren 26, Martxoaren 4 eta 11an (asteartea)
- Gaia: “Educación emocional en la infancia”
- Lekua: Areto Nagusian. 1. solairua
- Ordua: 15:00etatik 16:30etara
- Hizlaria: Bittor Arguiñariz. Pedagogoa eta orientatzailea.

-Plaza kopurua: Ez dago mugarik, baina izena eman behar da.
-Izena emateko epea: otsailaren 20, 21eta 22.
-Lekua: APYMAren iragarki taulan (Atezaintzan). Bertan tailerraren egitaraua ikusgai duzue.

2008/02/19

GURASOENTZAKO HITZALDIA: La colaboración escuela-familia como clave del éxito

Zuzendaritza Taldeak, kurtso honetan (2007/2008) gure ikastetxean “La colaboración escuela-familia como clave del éxito” Berriztapen Egitasmoan parte hartzen ari den amen taldearen laguntzarekin, gonbidatu nahi zaituzte honako hitzaldi honetara:

- TXOSTENEMAILEA: Pedro BERASTEGUI , Egistasmoaren koordinatzailea.
- DATA : Otsailaren 19an, asteartea.
- ORDUA: de 3etatik a 4:30era.
- LEKUA : Eskolako Areto Nagusia . 1. pisua.
- ZUZENDUTA: Haur Hezkuntzako Gurasoeentzat.
- HITZALDIAREN GAIA: Jorratzen ari garen Egitasmoaren bigarren fasearekin zerikusia du. MEJORA EN LA COMUNICACIÓN EN LA ESCUELA Y EN LAS FAMILIAS.


JOSE LUIS ESLAVA, PSICÓLOGO CLÍNICO. GAIA: KOMUNIKAZIOA.

2008/02/18

GURASOENTZAKO HITZALDIA: Hitz egidazu zutaz edo, bestela, nahi baduzu... kontatuko dizut

Esaldi honekin lortu nahi dugu betiko zurrunbiloan zu pixka batean gelditzea eta harremanai buruz pentsatzea: etxeko hartu-emanez, eskolakoez eta seme-alabekin dituzunez hausnartzea.

Helburu hori gogoan izanik, deia egiten dizuegu denoi, Pedro Berastegui hezkuntzako eta komunikazioko adituak emanen duen hitzaldi-solasaldira etor zaitezten. Ekintza hori sartzen da “Eskolaren eta familiaren arteko lankidetza” Berritze Proiektuan, non esku hartzen baitute eskolako gurasoek eta irakasleek.

Otsailaren 21ean izanen da ekitaldi hori, ostegunez, 15:00etatik 16:30era, bilkura aretoan.

2008/02/15

2008/2009 ikasturterako AURREMATRIKULA

Guraso agurgarriak, ohar honen bidez ondoko hau adierazi nahi dizuegu:

Gaia: 2008/2009 ikasturterako AURREMATRIKULA

- Bilera informatiboa: Otsailaren 28an arratsaldeko 5etan.
- Matrikula epea: Martxoaren 10etik 17ra, biak barne.

Interesatuta izatekotan, zuen zain gelditzen gara.

Zuzendaritza Taldea.

2008/02/11

Familientzako ohar garrantzitsuak

1 - 2. ebaluaketaren buletinen banaketa: Apirilak 7.
2 - Galdutako arropa, eta dagoeneko jaso gabea: Aste beteko epean, jasotzen ez bada erakunde ongile bati emango zaio.

Iruñea, 2008ko otsailak 11
Patxi Larrainzar IP-ko Zuzendaritza Taldea.

2008/02/08

GURASOENTZAKO HITZALDIA : La comunicación con los hijos e hijas

- Data: Otsailaren 14an (osteguna)
- Gaia: “La comunicación con los hijos e hijas”
- Lekua: Areto Nagusian. (Eraikuntza berriaren 1. solairuan)
- Ordua: 15:00etatik 16:30etara
- Hizlaria: Jose Luis ESLAVA. Psikologo klinikoa. Errotxapeako Buruko Osasun Zentroa.

Aurki APYMAk izanen duen web orri berrian hitzaldi honen edukiaz informazioa paratuko da.

2008/01/31

SANTA AGEDA

Urtero bezala, aurten ere Santa Ageda egunaren bezpera ospatu behar dugu, otsailaren 4an, astelehenarekin.

Horretarako, Carbonillan elkartuko gara, arratsaldeko 17:00etan, eta hor txokolate-jana emanen diegu haurrei. Gero, erronda eginen dugu auzoan barna, kantuz blaitzeko, txaranga lagun dugularik.

Ez ahantzi: baserritarrez jantzirik etorri, makila bana ekarri, erritmoa markatzeko, eta ahotsa prest izan kantari aritzeko.

INAUTERIAK

Guraso agurgarriak:
Datorren ostiralean, otsailak 1ean inauteriak ospatuko ditugu. Eskolako ordutegi arrunta mantentzen da.

Hona hemen egitaraua:
- 15:00etatik 15:30etara: Geletan prestatzea.
- 15:30etatik 16:30etara: Patioko aterpean jaialdia.
- 16:30etan: Geletara itzuli.
- 16:40etatik aurrera: Guraso Elkarteak antolatutako txokolatada eta kalejira auzoan.

OHARRAK
- 15:20etan jaialdia ikustera etorri nahi duten gurasoentzat irekiko da eliza ondoko patioko atea.
- Mesedez eskatzen dizuegu, errespetatzea zuentzako prestatutako tokia.
- Jaialdia bukatzen denean, haurrak bakoitzaren irakaslearekin geletara itzuliko dira.
- Eta anima zaitezte mozorratuta etortzen!

AGUR BERO BAT.
ZUZENDARITZA TALDEA.

2008/01/30

Bisita ezazu www.patxilarrainzar.com

Web Batzordeak Guraso Elkartearen web orria argitaratu du eta hemen ikus dezakezu: www.patxilarrainzar.com

Web honek berriak ditu (gurasoei patioan emandako oharrak) eta, gainera, eskuratzen ahal diren agiri batzuk, bilatzaile bat eta inkesta bat. Hemendik aurrera eduki gehiago jarriko ditugu eta saiatuko gara eskaintzen diren zerbitzuak indartzen. Horren berri izanen duzue, bai.

Espero dugu web hau onuragarria izanen dela elkartearentzat eta bisitatzeko gonbitea egiten dizuegu.

Web Batzordea [web@patxilarrainzar.com]
http://www.patxilarrainzar.com

2008/01/29

Telefono zenbakiak abisuak emateko

Bazkalkideen gurasoei gogorarazten dizuegu zuen eskura dauden telefono zenbakiak, ez etortze abisuak emateko edo edozer galdera egiteko:

- 671 919784 goizeko 9:00ak arte ahotsko mezuak emateko (izena, abizenak eta maila adieraziz).
- 948 383874 (210 extensioa), goizeko 8:45etatik 9:15ak arte, arduradunarekin zuzenean hitz egiteko.

Zuen baliorako izango direlakoan, agurtzen zaituztegu.

2008ko urtarrilaren 29an.
JANTOKIKO BATZORDEA

2008/01/23

EUSKARA IKASTEKO BESTE AUKERA BAT

Euskara ikasi nahi al duzu? Oraintxe duzu, bada, aukera berri bat Patxi Larraintzarreko gurasoez osatutako taldean izena emateko, matrikulatzeko epe berria zabaldu baitute, 2008ko urtarrilaren 21etik 25era.
Ez da talde berririk sortuko, baina aukera izango duzu 2007ko urritik abian den taldean txertatzeko (2. urratsera iritsi dira, gutxi gorabehera).

Matrikularen prezioa egokia da oso: 50,60 € + 17 € materialetarako. Informazio gehiago nahi baduzu, dei ezazu Zubiarte Euskaltegira (948 361 091).

Anima zaitez!

Patxi Larraintzar Ikastetxeko Euskara Batzordea

2008/01/21

GURASOENTZAKO HITZALDIA: Cómo prevenir desde la familia el uso de drogas

- Data: Urtarrilaren 24an (osteguna)
- Gaia: “Cómo prevenir desde la familia el uso de drogas”
- Lekua: Areto Nagusian. (Eraikuntza berriaren 1. solairuan)
- Ordua: 15:00etatik 16:30etara
- Hizlaria: Iñaki Lorea. Psikologo klinikoa. Drogen aditua.

Aurki APYMAk izanen duen web orri berrian hitzaldi honen edukiaz informazioa paratuko da.