2007/12/19

Olentzero-ren bisita izango dugu datorren ostiralean, abenduak 21ean.

Guraso agurgarriak:
Gabonak iristear daude eta ohitura jarraituz Olentzero-ren bisita izango dugu datorren ostiralean, abenduak 21ean.

Egun honetan gure ikaslegoa baserritarrez jantzita etortzea gustatuko litzaiguke. Arratsaldez klaserik izango ez dutenez, goizean 12:45etan aterako dira. Gainera, jantokiko zerbitzua mantenduko da.

Askenik, gogorarazi nahi dizuegu klaseak urtarrilaren 8an hasiko direla.

Eguberri zoriontsuak izan ditzazuela opa dizkizuegu.

ZUZENDARITZA TALDEA.

2007/12/14

Saharako errefuxiatuekin kampamenduendako elikagaien bilketa

Ohar honekin batera doan orrian Sahararen Lagunen Nafarroako Elkarteak egingo duen elikagaien bilketaren berri ematen digu.

Gure elkartasuna adierazteko eta errealitate hori ezagutzeko aukera paregabea izango dugu eskolan datozen egunetan ekitaldi honetan parte hartuz.

Honetarako sarrera nagusian, Olentzeroaren ondoan, kutxa batzuk paratuko dira. Halaber Tindouf-eko kanpamenduak eta hango bizimodua ezagutu ahalko dugu ekarritako argazki batzuen bidez.

Eskerrik asko denoi.


2007/12/05

GURASOENTZAKO HITZALDIA: Etxeko ardurak lantzeko estrategia batzuk nola landu

Guraso agurgarriak:
Datorren asteartean, abenduak 11, “Familia-eskolaren kolaborazioa” proiektu berriari jarraipena emateko, Pedro Berasteguik gurasoei zuzendutako hitzaldi bat prestatu du.

Hitzaldiak gai hau izango du: “Etxeko ardurak lantzeko estrategia batzuk nola landu”.

Arratsaldeko 15:00etan, lehenengo pisuko areto nagusian elkartuko gara.

Interesgarria izango delakoan, zuen parte hartzea espero dugu; besterik gabe.

Zuzendaritza taldea