2007/12/19

Olentzero-ren bisita izango dugu datorren ostiralean, abenduak 21ean.

Guraso agurgarriak:
Gabonak iristear daude eta ohitura jarraituz Olentzero-ren bisita izango dugu datorren ostiralean, abenduak 21ean.

Egun honetan gure ikaslegoa baserritarrez jantzita etortzea gustatuko litzaiguke. Arratsaldez klaserik izango ez dutenez, goizean 12:45etan aterako dira. Gainera, jantokiko zerbitzua mantenduko da.

Askenik, gogorarazi nahi dizuegu klaseak urtarrilaren 8an hasiko direla.

Eguberri zoriontsuak izan ditzazuela opa dizkizuegu.

ZUZENDARITZA TALDEA.

No hay comentarios: