2009/09/01

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK 2009-2010 IKASTURTEA

Guraso agurgarriok:

Berriz ere eskolaz kanpoko jarduerak prestatzen ari gara eta hori dela eta gauza batzuei buruz informazioa eman nahi dizuegu:

Patxi Larrainzar Guraso Elkartea eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko arduraduna da, baita honetarako beharrezkoak diren leku guztien erreserbak egiteko ere. Halaber aipatutako jarduerak suspenditzeko gaitasuna dauka, puntualki (Sta. Ageda egunean, Inauterietan, greba egunetan e.a.)

Jarduera guztiak BATERATUAK daude, eta arautegi bakarrari atxikitzen zaizkio.

KEXAK, IRIZPIDEAK ETA ZALANTZAK ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK BATZORDERA ZUZENDU BEHAR DIRA (Guraso elkarteko postontzian, atezaintza) SEKULAN EZ ESKOLAKO ZUZENDARITZARA EZTA JANTOKIKO LANGILEEI ERE. (Guraso Elkarteko iragarki-taulan jarduera bakoitzako edukiaren laburpena ikus daiteke)

Inskribitzeko jarraibideak:

1.- Inskripzio orria bete eta aurrerakin zenbatekoa ordaindu (40€) guraso elkarteko diru kontuan (Jardueren zerrendan agertzen dira zenbatekoa, epeak eta ordaintzeko datak)

2.- Inskripzio orria ordainketaren ziurtagiriarekin batera eramanen da atezaintzara.

3.- Eskaera epea bukatu ondoren taldeak osatuko dira, (horretarako taldeko jarraipenari lehentasuna emanen zaio eta eskaera gehiegi baldin badira, plazak zozketatuko dira), eta guraso elkarteko iragarki –taulan argitaratuko dira.

4.- Sor daitezken erreklamazioak atendituko dira eta behin betiko zerrendak argitaratuko dira. (Eskatutako ordutegian edo jardueran plaza lortu ez dutenei Guraso elkarteak bueltatuko die ordaindutako dirua).

· INSKRIPZIO EPEA: irailaren 10tik 16ra ( ATEZAINTZAN)
· BEHIN BEHINEKO ZERRENDEN ARGITARAPENA: IRAILAREN 22an(Guraso Elkarteko iragarki-taulan)
· ERREKLAMAZIO EPEA: IRAILAREN 22tik 24era (17:00/18:00)
· BEHIN BETIKO ZERRENDEN ARGITARAPENA: IRAILAREN 28an (Guraso Elkarteko iragarki-taulan)
· HASTEKO DATA: URRIAREN 5an.