2009/04/22

INFORMAZIO BATZUK: Galdutako arropak, komunak eta huste ariketa simulazioa

Guraso agurgarriak:

Ohar honen bidez informazio batzuk eman nahi dizkizuegu:

1. Galdutako arropen ontzia betea dugu. Beraz, aste beteko epean erretiratzen ez den arropa GKE batera eramango da.

2. Apirilaren 27tik aurrera ikasleek, ikastetxetik ateratzen direnean, patiotik sarrera zuzena duten bainuak erabiliko dituzte.

3. Datozen egunetan antolatu dugun Larrialdi Planaren barruan, Huste ariketa simulazioa egingo dugu.

2009/04/21

TAILERRA: “Educación sexual y afectiva para madres y padres”

GURASOENTZAKO TAILERRA:

- Data: Apirilaren 23 (osteguna), 28 (asteartea) eta maiatzaren 7an (osteguna).
- Gaia: “Educación sexual y afectiva para madres y padres”. Gehienez 20 pertsona.
- Lekua: Areto nagusian.
- Ordua: 15:00etatik 16:30etara.
- Hizlaria: Montse Velasco. Andraizeko Sexu Hezitzailea.

PARTE HARTZE MUGATUA DENEZ Apirilaren 20,21 edo 22an INTERESATUOK ESKOLAKO IRAGARKI TAULAN IZENA PARATU BEHARKO DUTE.