2013/11/06

DEIALDIA: Guraso Elkartearen Ohiko Batzar Nagusirako

Guraso agurgarriak:

Hurrengo astelehenean, hilak 11, arratsaldeko bostetan eta eskolako Areto Nagusian, Guraso Elkartearen Ohiko Batzar Nagusia egingo dugu honako gai zerrendarekin:

  • Aurreko Batzar Nagusiko aktarean onespena, hala badagokio.
  • Sortzen federazioko kordinatzailearen etorrera.
  • Jantoki zerbitzuari buruzko informazioa.
  • Diru kontuak.
  • Eskola Kontseiluko hauteskundeak.
  • Guraso Elkarteko juntakideen hautaketa zozketa bidez egitearen proposamena, eta hala badagokio, onespena.
  • Galde-eskaerak.


Ikusiko garelakoan, jaso ezazue basarkada bero bat.

2013/10/02

EMAN TA ZABALZAZU MUNDUAN MEZUA

Instituto Batzordeak YOUTUBEn zintzilikatutako bideo baten esteka bidali digu ahalik eta gehien hedatzeko eskaerarekin batera.


2013/09/25

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK - BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK

Zerrendak eskubiko menuen behean aurkituko dituzu, "G. ELKARTEAK ETA BATZORDEEK PRESTATURIKO AGIRIAK, ESKURA:" an

Edo bestela hurrengo URLetan klikatu:

BEHIN-BEHINEKO EGUERDIAN:
http://www.patxilarrainzar.com/docs/Mediodia Provisional 2013-14.pdf
BEHIN-BEHINEKO ARRATSALDEAN:
http://www.patxilarrainzar.com/docs/Tarde Provisional 2013-14.pdf
TALDERIK EZ:
http://www.patxilarrainzar.com/docs/NO SALE GRUPO 2013-2014.pdf

2013/09/12

ESKOLA LAGUNTZA proiektua

Guraso agurgarriak:

Dindaia Fundazioak zuen seme-alabentzako eskola laguntza proiektua jarri zuen iaz martxan. Lortutako arrakasta ikusirik, aurten jarraitzea erabaki dugu. Programa hau gurasoen esku jartzen dugun baliabidea da, eskolan errefortzu bat behar duten D ereduko haurrak laguntzeko. Ikas-prozesuan zailtasunak dituzten 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago (ez dago ordea ikas-prozesutik at arazoak izan ditzateken haurrei zuzenduta).

Proiektu honen aurkezpenerako deialdia egiten dizuegu.


  • Non: Patxi Larraintzar Ikastetxean, areto nagusian.
  • Noiz: Irailaren 17an, asteartea.
  • Zein ordutan: 17:00etan.


Ongi segi eta laister arte!


2013/09/08

2013-2014 ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN ARAUAK

Guraso agurgarriok:

Ohar honen bitartez eskolaz kanpoko jardueren arauak erakusten dizkizuegu, ahalik eta hobekien egin daitezen:

  • Talde-arduradun bat izendatuko da jarduera bakoitzan. Arduradunaren eginbeharra izanen da jardueretan izan daitezkeen arazoak batzordeari erratea. Batzordeak arazoa konponduko du ahal badu edo bestela guraso elkarteari erranen dio. Jarduerak antolatzen duen batzordearekin harremanetan  jartzeko erabili guraso elkarteko postontzia (utzi zuen iradokizunak, zalantzak , e.ak.)
  • Eguerdiko jardueretan: ikasleek bazkaldu ondoren joanen dira jardueretara, bazkaria lehenesten da eta. Ume batek ez badu jarduerara joan nahi ez zaio behartuko baina bai animatuko zaio joan dadin. Guraso elkarteko taulan jarriko da jardueretara joatearen zerrenda.
  • Arratsaldeko jardueretan: jarduera guztietan, patioan egiten direnetan izan ezik, atezaintzako atetik sartuko da eta ez patioko atetik. Gurasoek eta umeek atezaintzako atean itxaronen dute begiralea etorri arte. Jarduera bukatu ondoren gurasoek leku berean jasoko dituzte umeak. Patioan eginen diren jardueretan gurasoek umeak patioraiono eramanen dituzte eta han egonen da begiralea beraien zain.
  • Begiralea agertzen ez den alditan jarduera bertan behera geratuko da.

Adeitasunez agurtzen zaituztegu
Patxi Larraintzar guraso elkarteko eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko batzordea

2013/05/12

UKATU EZINGO DUZUN ESKEINTZA LUZATZEN DIZUGU

Hau IGEra KIROL, KULTUR eta
AISIALDIRAKO JARDUERAK
antolatzen dituzten hainbat
enpresek eskeintzen dizkiguten
IRAGARKIAK IRAGARTZEKO
IRAGARKIEN ORRIALDE
bat da
Klikatu hurrengo helbidean:
http://plarrainzaranuncios.blogspot.com.es/
eta di-da batean haurrean izango duzu

Patxilarrainzar.com webguneataz arduratzen den morroia denbora pixka bat duenean merezi duen esteka jarriko dio zuzenean sarreratik satrzeko

2013/03/24

SORTZEN STYLE 2013 DENBORALDIA

Datorren asteartean, hilak 26, Sortzeneko materiala ikastolan salgai jarriko dugu. Dena bultzatu eta indartzeko asmoz SOKATIRA ERAKUSTALDI BAT egingo dugu materiala saltzen dugun bitartean.



ADI: MATERIALA EGUN BAKAR HONETAN EGONGO DA SALGAI!!!, beraz aprobetxatu eta erosi pentsatuta dituzuen gauzak. Espero dugu denok ondo baino hobeto pasatzea eta ahalik eta material gehien saltzea ere (noski).

Mila esker eta anima zaitezte.

2013/03/05

KONTZENTRAZIOA: MASIFIKAZIORIK EZ!

INSTITUTO BERRIA ORAIN!
Martxoak 7, osteguna
Iruñeko Udaletxearen parean
18:00etatik 18:30era
(Patxi Larraintzarren, 17:30ean, patiotik abiatuko gara Udaletxera)


DEITZAILEAK:
Iruñeko Iparreko Institutu Batzordea
APYMAs/ Guraso Elkarteak:
Biurdana, Atakondoa (Irurtzun), (Auzalar)Orkoien, Sanduzelai, Patxi Larranizar

Hezkuntzak ezer egin ezean, 2014ko irailetik aurrera Biurdanan espazio arazo larriak izanen ditugu. Hezkuntza jakitun da, datu guztiak dauzka, baina isilik dago. Ziur aski ere, egonezina sortu nahi du haur eta lehen hezkuntzako nahiz bigarren hezkuntzako aurrematrikulazio garai honetan.

Institutoko Batzordetik mezu hau helarazi nahi dizuegu: guk eskubide bat dugu eta Nafar Gobernua legez dago behartua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasle guzti-guztiak eskolarizatzera. Horregatik Sanduzelai eta Patxi Larraintzarreko 6. mailako gurasoak nahiz Irurtzungo DBHko 2. mailakoak zeuen seme-alabak Biurdanan matrikulatzera animatu nahi zaituztegu. Arazoa ez da gurea, Hezkuntza Departamentuarena da, eta hark konpondu behar du.

Batzorde hau martxan jarri zenetik, orain bi urte, arazoa sozializatzea eta jendeak ezagutzea lortu dugu. Halaber, Guraso Elkarte, Eskola-Kontseilu, Nafarroako Parlamentu eta UPN ez gaineko alderdi politikoen babesa jaso dugu.
Ildo honetatik jarraitzeko asmoa dugu, erakundeetan laguntza bila segitu nahi dugu (Udalak, Nafarroako Arartekoa, etab.).

Hala eta guztiz ere, harago joateko premia ikusi dugu eta GURE ARAZOA KALERA ateratzeko unea iritsi dela uste dugu. Hemendik aurrera antolatuko ditugun kontzentrazioetan eta kalean egin nahi ditugun ekimenetan parte hartzeko eskaera egiten dizuegu.
Ostegunean, martxoaren 7an, Iruñeko Udaleko Plenoan Iparreko Institutuaren Batzordeko ordezkari batek eraikin berriaren aldeko mozioa aurkeztuko du. Hauxe da familietan eta ikastetxe guztietan zabaltzen dugun deialdia:

KONTZENTRAZIOA
Martxoak 7, osteguna
Iruñeko Udaletxearen parean
18:00etatik 18:30era
(Patxi Larraintzarren, 17:30ean, patiotik abiatuko gara Udaletxera)


DEITZAILEAK:
Iruñeko Iparreko Institutu Batzordea
Comisión Instituto Zona Norte de Pamplona
APYMAs/ Guraso Elkarteak:
Biurdana, Atakondoa (Irurtzun), (Auzalar)Orkoien, Sanduzelai, Patxi Larranizar

Otsailaren 28an, osteguna, Jose Iribas Hezkuntza Sailburuak Biurdanako gabeziei buruzko galdera bati erantzun zion. Galdera eta erantzuna gure blog-ean ikus dezakezue:
http://apymasmasificacionbiurdana.blogspot.com.es/


2013/02/06

2013ko INAUTERIAK - Otsailak 8, ostirala

Egitaraua:

  • 5:30 etan: txokolatada eskolako patioan txaranga eta momotxorroek girotuta.
  • 6:30 etan: kalejira Mielotxin, txaranga eta eskolako lagunekin Marzelo Zelaieta, Bernardino Tirapu, Maiteminduen parkeraino. Han geldialdia egin eta gero Otxagi eta Juslarotxa kaleen arteko orubean Mielotxin erreko da. (Urtero egiten den tokian).
ZATOZ!!