2013/09/12

ESKOLA LAGUNTZA proiektua

Guraso agurgarriak:

Dindaia Fundazioak zuen seme-alabentzako eskola laguntza proiektua jarri zuen iaz martxan. Lortutako arrakasta ikusirik, aurten jarraitzea erabaki dugu. Programa hau gurasoen esku jartzen dugun baliabidea da, eskolan errefortzu bat behar duten D ereduko haurrak laguntzeko. Ikas-prozesuan zailtasunak dituzten 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago (ez dago ordea ikas-prozesutik at arazoak izan ditzateken haurrei zuzenduta).

Proiektu honen aurkezpenerako deialdia egiten dizuegu.


  • Non: Patxi Larraintzar Ikastetxean, areto nagusian.
  • Noiz: Irailaren 17an, asteartea.
  • Zein ordutan: 17:00etan.


Ongi segi eta laister arte!


No hay comentarios: