2013/09/25

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK - BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK

Zerrendak eskubiko menuen behean aurkituko dituzu, "G. ELKARTEAK ETA BATZORDEEK PRESTATURIKO AGIRIAK, ESKURA:" an

Edo bestela hurrengo URLetan klikatu:

BEHIN-BEHINEKO EGUERDIAN:
http://www.patxilarrainzar.com/docs/Mediodia Provisional 2013-14.pdf
BEHIN-BEHINEKO ARRATSALDEAN:
http://www.patxilarrainzar.com/docs/Tarde Provisional 2013-14.pdf
TALDERIK EZ:
http://www.patxilarrainzar.com/docs/NO SALE GRUPO 2013-2014.pdf

2013/09/12

ESKOLA LAGUNTZA proiektua

Guraso agurgarriak:

Dindaia Fundazioak zuen seme-alabentzako eskola laguntza proiektua jarri zuen iaz martxan. Lortutako arrakasta ikusirik, aurten jarraitzea erabaki dugu. Programa hau gurasoen esku jartzen dugun baliabidea da, eskolan errefortzu bat behar duten D ereduko haurrak laguntzeko. Ikas-prozesuan zailtasunak dituzten 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago (ez dago ordea ikas-prozesutik at arazoak izan ditzateken haurrei zuzenduta).

Proiektu honen aurkezpenerako deialdia egiten dizuegu.


  • Non: Patxi Larraintzar Ikastetxean, areto nagusian.
  • Noiz: Irailaren 17an, asteartea.
  • Zein ordutan: 17:00etan.


Ongi segi eta laister arte!


2013/09/08

2013-2014 ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN ARAUAK

Guraso agurgarriok:

Ohar honen bitartez eskolaz kanpoko jardueren arauak erakusten dizkizuegu, ahalik eta hobekien egin daitezen:

  • Talde-arduradun bat izendatuko da jarduera bakoitzan. Arduradunaren eginbeharra izanen da jardueretan izan daitezkeen arazoak batzordeari erratea. Batzordeak arazoa konponduko du ahal badu edo bestela guraso elkarteari erranen dio. Jarduerak antolatzen duen batzordearekin harremanetan  jartzeko erabili guraso elkarteko postontzia (utzi zuen iradokizunak, zalantzak , e.ak.)
  • Eguerdiko jardueretan: ikasleek bazkaldu ondoren joanen dira jardueretara, bazkaria lehenesten da eta. Ume batek ez badu jarduerara joan nahi ez zaio behartuko baina bai animatuko zaio joan dadin. Guraso elkarteko taulan jarriko da jardueretara joatearen zerrenda.
  • Arratsaldeko jardueretan: jarduera guztietan, patioan egiten direnetan izan ezik, atezaintzako atetik sartuko da eta ez patioko atetik. Gurasoek eta umeek atezaintzako atean itxaronen dute begiralea etorri arte. Jarduera bukatu ondoren gurasoek leku berean jasoko dituzte umeak. Patioan eginen diren jardueretan gurasoek umeak patioraiono eramanen dituzte eta han egonen da begiralea beraien zain.
  • Begiralea agertzen ez den alditan jarduera bertan behera geratuko da.

Adeitasunez agurtzen zaituztegu
Patxi Larraintzar guraso elkarteko eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko batzordea