2008/06/07

ZUZENDARITZA BATZORDEAREN ALDAKETA GURASO ELKARTEAN

Gauza jakina da Guraso Elkartearen zuzendaritza batzordea —lehendakariak, lehendakariordeak, idazkariak eta diruzainak osatua— bi urtean behin berritu beharra dagoela, Estatutuek adierazi bezala. Egungo zuzendaritza batzordean, aurten bertan diruzaina aldatu zen eta ez dago, printzipioz, kargu horretako pertsona aldatu beharrik.

Zuzendaritza batzorde berriak hurrengo ikasturtearen hasieran ekin beharko dio lanari. Horregatik, kargu horietarako zuen buruak aurkeztera animatu nahi zaituztegu.

Guraso Elkartean, zernahi kargu edo alorretan jarduteko prest egoteak eskuzabaltasun handia erakusten du. Aldi berean, gogoratu nahi dugu kide guztiek arduratu behar dutela Guraso Elkarteaz eta, horrenbestez, denok daukagula esku hartu eta, bakoitzaren ahalbideen arabera, erantzun beharra.

Zerbitzu hau beren gain hartu nahi duten bolondresek Guraso Elkartearen kutxan utziko dute oinarrizko informazioa, 2008ko ekainaren 20a baino lehen, orrialde honen oinean dagoen eredua erabilita.

Egun horren ondoren, egungo zuzendaritza batzordea bolondresekin bilduko da. Hainbat pertsona badaude zerbitzua emateko prest, bozketa eginen da hurrengo ikasturtearen hasieran, Guraso Elkarteko kide guztiek erabaki dezaten.

Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik.

Izen-deiturak: _______________________
Telefonoa: __________________________
Hartuko nukeen kargua:
□ LEHENDAKARIA
□ LEHENDAKARIORDEA
□ IDAZKARIA

No hay comentarios: