2009/02/16

Otsailak 20an inauteriak ospatuko ditugu

Guraso agurgarriak:
Datorren ostiralean, otsailak 20an inauteriak ospatuko ditugu. Eskolako ordutegi arrunta mantentzen da.

Hona hemen egitaraua:
- 15:00etatik 15:30etara: Geletan prestatzea.
- 15:30etatik 16:30etara: Patioko aterpean jaialdia.
- 16:30etan: Geletara itzuli.

OHARRAK
- 15:20etan jaialdia ikustera etorri nahi duten gurasoentzat irekiko da patioko hesi txuriko atea.- Mesedez eskatzen dizuegu, errespetatzea zuentzako prestatutako tokia.
- Jaialdia bukatzen denean, haurrak bakoitzaren irakaslearekin geletara itzuliko dira.

Eta anima zaitezte mozorratuta etortzen!

AGUR BERO BAT

No hay comentarios: