2012/05/24

UDALTZAINGOAK P.LARRAINZARKO IRAKASLE ASANBLADA KALERATU

Maiatzak 21ean, astelehena, Patxi Larrainzarreko irakasle talde bat, asamblada batera biltzeko deituak geunden. Asanblada, arratsaldeko 16:40tan  hastekoa zen eta amaitzeko ordu zehatzik gabe.Elkarketa honen helburua, gaur egun bizitzen ari garen murrizketa eta sindikatuek  gaurko deitutako grebari buruz solastea zen.

Arratsaldeko 20:30etan, bi udaltzaingo eskolara sartu eta asanblada bertan behera utzi behar genuela jakinarazi ziguten baita eskolatik atera behar ginela ere. Gertakizun honek sobera harritu gintuen, eskolako zuzendaritzaren bahimena baikenuen.

Udaltzaingoen nagusia heldu bitartean, sindikatu bateko kideekin  harremanetan jarri ginen egoeraren inguruko aholkua eskatzeko. Bertaratu ziren, baina hasiera batean sarrera ukatua izan zitzaien. Behin barrura sartzea lortu zutenean, egoerari buruzko aholkuak eman zizkiguten. Kaleratzeko unea iritsi arte, eskola barnean geratzeko gomendatu ziguten inolako ekintza ilegalik egiten ari ez ginelako, eta momentua iristean  modu lasaiean irteteko. Aldez aurretik guk ere erabaki hori adostua genuen.

Jarraian, sindikatuko kide bat kanporatu zuten , eta  honekin batera,  udaltzaingo  eta furgoneta kopuru nehurrigabea agertu zen, 15 unitate mugikor hain zuzen ere.

 Azkenik, eskola barruan geunden 18 irakasle kaleratzeko  20 udaltzaingo baino gehiago sartu ziren eraikuntza barrura, gehiegizkoa iruditu zitzaigun. Gaizkileak bagina bezala sentiarazi gintuzten, soilik gure  eskubideak defendatu eta  guztiontzako den kalitatezko eskola publikoa aldarrikatzeagatik.

Idazki txiki honekin, atzoko gertakizunen berri eman nahi dizuegu baita bertan sentitu genuen  ezintasuna adierazi  ere.

No hay comentarios: