TESTU LIBURUEN EROSTEKO DIRULAGUNTZAK
Guraso agurgarriak;
Nafar Gobernuko testu liburuetarako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da, 2009/10 ikasturtean Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ihardungo duten ikasleentzat.
- Hurrengo ikasturterako Beka Deialdi bakarra duzue hau (MEC-eko deialdirik ez da izanen)
- Hurrengo ikasturtean 1. edo 2. mailetan ikasleek bakarrik eska dezakete (LHko 3., 4., 5. eta 6.; eta DBHko 1. mailetakoek testu liburuen doakotasun programan parte hartuko baitute)
- Deialdian parte hartu nahi izanez gero, inprimakiak ikastetxeko atezaintzan dituzue.
- Eskaerak Patxi Larrainzarko Idazkaritzan aurkeztuko dira, baldin eta 2009/10 ikasturtean ikaslea ikastetxe honetan jarraituko badu.
- Epea: Ekainaren 8tik 19 arte (biak barne) , goizeko 8:45etatik 10:45etara.
2009/06/05
2009/10 IKASTURTERAKO BEKAK
Egilea: - ZUZENDARITZA TALDEA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario