Kaixo guzti-guztioi:
Burlatan lanean hasi gara ikasturte honetako SORTZENeko jaia antolatzen, Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia, alegia. Aurten Burlatako ERMITABERRI I.P.-ko ikasle, irakasle eta gurasoei dagokigu 2011ko jaia antolatzea eta aurtengo jaiaren leloa “Gu Bai Gu” da.
Gutun honen bidez, gure jaian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Hori guztia dela eta, azaroaren 25an jaiaren aurkezpena eginen dugu, festa txiki batekin eta hona etortzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Etor zaitezte, mesedez, azaroaren 25an (osteguna) 17:00an,
Anima zaitezte, zuen guztion laguntza behar dugu eta.
Festarako web-orria egiten ari gara, eta nahiz eta lana handia falta, sartzeko aukera daukazue :
MILA ESKER.
No hay comentarios:
Publicar un comentario