2007/11/27

2007/08 Ikasurteko Guraso Elkartearen Kuotaren ordainketa

Ohar honen bidez abenduak 4 eta 5, banketxeak Guraso Elkartearen kuota kobratuko duela jakinarazten dizuegu. Zuek emandako datu baten aldaketa egin behar baduzue, data iritsi baino lehen egiteko eskatuko genizueke.

Halaber honen inguruan Guraso Elkarteak eginiko Ordezkarien bileran hartutako bi erabakiak jakinarazi nahi dizkizuegu:

1- Jantokia, eskolaz kanpoko jardueraren bat edota haurtzaindegia ordaintzeko erabiltzen den kontu korrontearen zenbaki bera erabiliko da Guraso Elkartearen kuota ordaintzeko beste bat eman ez den kasuan.

2- Errezibo bat banketxeari itzultzen zaionean, honengatik sortutako gastuak bazkideak berak ordaindu beharko ditu.

Hau guztia Elkartearentzat onuragarria izango delakoan agur bero bat.

No hay comentarios: