2007/09/14

ESKOLAKO ANTOLAKERARI BURUZKO ARGIBIDE BATZUK

Guraso agurgarriak:
Dagoeneko ikasturte berria hasita dugu eta urtero bezala, zuengana zuzentzen gara ongi etorri emateko eta eskolako ANTOLAKERARI BURUZKO ARGIBIDE BATZUK azaltzeko.

A) Ikasleriaren sarrera eta irteerak.
KANPOKO ATEAK.
- MARTZELO ZELAIETA etorbidekoa: Ikasleak.
- KARRIKIRI kalekoa: Ikasleak.
- AVE MARIA zeharkalekoa: Irakasleak, hornitzaileak, gurasoak (une puntualetan)... eta 3 urteko haurrak egokitze prozesuan.

BARNEKO ATEAK.
- Ate Gorria: HHko 3 urtekoak; HHko 5 urte C eta D.
- Ate Berdea: HHko 4 urtekoak; eta LHko 1. eta 4. mailakoak.
- Ate Urdina: HHko 5 urte A eta B; LHko 2., 3., 5. eta 6. mailakoak.

Oharrak:
1. Gurasoak ezin izango dira eraikuntza barrura sartu. Salbuespena, 3 urteko haurren gurasoak dira, baina, soilik, egokitze prozesua irauten duen bitartean.
2. Puntualtasuna oso beharrezkoa da guztion lana modu egokian egin ahal izateko.

B) Eskolako ateen irekiera eta itxiera.Iharduera osoa denean, hau da, goizez eta arratsaldez, etortzen garenean:
- Goizeko sarrera; 8:35-tan (ireki) 8:55-tan (itxi)
- Goizeko irteera; 12:25-tan (ireki) 12:45-tan (itxi)
- Arratsaldeko sarrera; 14:50-tan (ireki) 15:10-tan (itxi)
- Arratsaldeko irteera; 16:30-tan (ireki)

Iharduera trinkoa denean:( irailean, ekainean eta asteazkenetan)
- Goizeko sarrera; 8:35-tan (ireki) 8:55-tan (itxi)
- Goizeko irteera; 12:35-tan (ireki) 13:00-tan (itxi)

Oharra: Patioan gelditzekotan, 16:40-etatik 18:30-etara ate-gorriko ondoko komunak erabiliko dira soilik.

C) Irakasle espezialista, logopeda eta orientatzailerekin elkarrizketatzeko, lehenengo tutorearekin hitz egin beharko duzue.

D) Zuzendaritza taldekoekin hitz egiteko, aldez aurretik, hitz-ordua eskatu beharko da.

E) Idazkaritza eta administrazioko ordutegia:- Asteazkena, osteguna eta ostirala: 8:30-etatik 10:00-etara (Administraria) eta 12:00-etatik 14:00-etara. (Administraria)

Oharra: Idazkariaren ordutegia geroago zehaztuko da.

Aldez aurretik zuen partaidetza eskertuz eta ikasturte on bat pasatuko dugulakoan, agur bero bat.
ZUZENDARITZA TALDEA ETA IRAKASLE KLAUSTROA.

No hay comentarios: