2007/09/10

Jantokia : Funtzionamendu arauak

ORDUTEGIA
12:35etatik 15:00ak arte. Haurren batek jantoki orduetan atera behar badu, gurasoak bila etorriko zaizko, arduradunari honen berri emanen diote eta ateratzeko baimen-agiria atezaintzan sinatuko dute. Atezainek irakasleari edo ikasketa buruari sinatutako agiria eramango diote. Umea Haur Hezkuntza 1. mailakoa bada lo-kuluxkara joan baino lehen jaso beharko dute.

Asteazkenetako ordutegia, hala nola iraila eta ekainakoa, 12:45etatik 15:30etara da. Haur guztiak ikastetxeko gunetik irtetzeko bere gurasoak lagunduta izan behar da, 12:00etatik 15:30ak bitarte. Haurrak etxera bakarrik joan ahal izateko, bere gurasoek sinatutako baimena jantokiko arduradunari eman beharko diote, jantokiko fitxarekin batera.

Inoiz ez da haurrarik jantokitik bakarrik aterako, baimenik gabe.

BAZKALDU BAINO LEHEN
Zaintzaileek, haur hezkuntzako ikasleak geletan bilduko eta atendituko dituzte, bazkaltzera sartzeko momentu arte. Jantokian sartu aurretik, haur guztiek eskuak ongi garbituko dituzte, zaintzaileek begiraturik eta beharrezkoa bada, lagundurik.

Mahaietan bazkalkideen banaketa ardurakunak eginen du eta taldeak antolatuko ditu egokortasunari eta iraunkortasunari begira, ahalik eta hobekien atenditu eta ezagutzeko haur guztien eguneroko elikadura, txikienena batez ere, eta ezarritako edozein txandetan.

BAZKALDU BITARTEAN
Zaintzaileek heziketa eta higieneko ohitura desberdinak landuko dituzte, mahai tresnak zuzen erabiltzea, jarrera orokorra, giro atsegina, ahotsaren maila, gisabidez eskatu behar dutena, mahaian egotea eta ikaskideekin zein helduekin harreman onak izatera eta egin beharreko lanak elkarrekin eta solidarioki egitera bultzatzen eta eramaten dituzten gainerako ohitura guztiak. Plater guztietatik dastatu beharko dute eta gutxienez serbitzen zaienaren erdia jan beharko dute. Lehenengo platera bukatzen ez dutenean, ezingo dute bigarrena errepikatu. Ogia ez da banatuko, bigarren platera serbitu arte.

BAZKALDU ONDOREN
Bazkaldu ondotik, dibertitzeko eta erlajatzeko ekintzak eginen dira, baita ere zaintzaileak proposatutako jolasak, etab.

Haur Hezkuntzako 1. mailako umeak lo-kuluxkara joango dira eta zaintzaile batekin, gutxienez, denbora guztian egongo dira, gelaraino lagunduta bukatzerakoan.

Gainerako haurrak mailaka elkartuko dira ikasgeletara itzultzeko eta musika jotzean klasera sartuko dira, ohizko zaintzaileen begiradapean.

ERREGLAMENTUA
Zaintzaileek, Jantokiko Batzordeak delegaturik, eskumen eta erantzunkizun nahikoak dituzte jantokiko zerbitzua ematen den bitartean, agintzeko eta funtzionamendu arauak bete arazteko, beti ere arduradunak emandako irizpideak jarraituz.

Haurren batek arau-hauste larria behin eta berriz egiten badu, Zuzendariaren ezagueran jarriko da, hala nola Jantoki Batzordearenean, eta arduradunarekin batera, egoki irizten diren moduan jokatuko dute. Gurasoei erabakitakoaren berri, idatzi baten bidez, emanen zaie. Ikaslearen kanporaketa izan daiteke, aldi baterako edo betikoz.

Arau-hauste larriak kontsideratzen dira:
- Eskola eremuko hesiak saltatzea.
- Baimenik gabe alde egitea.
- Langileek erranak ez betetzea.
- Borrokatzea edo borrokak probokatzea.
- Gauzak ala materialak apropos haustea.
- Zaintzaileei, ikaskideei edo beste norbaiti errespeto falta erakustea.
- Jantokiko antolamenduari larriki eragiten dion beste edozein.

Haurren segurtasunagatik ezin da janari, edari edota edozein gauza eman hesiatik zehar.
Jantokiko langileek ezin diete haurreei edozen botika motarik eman.

Haurren bat jantokiko ordutegian zauritu edo gaixotzen bada, gurasoei abisu emango zaie, beraiek kargu egiteko. Ez bada posible eta umea ospitalera eraman behar bada, taxia erabiliko da. Zertzelada larriagoa bada, 112ra zuzenean deituko da, aldi berean gurasoak abisatuz. Horregatik OSO GARRANTZITSUA da Bazkalkide Fitxan jantoki ordutegiko kontaktu telefono zenbakia jartzea eta behar denean berritzea.

JANTOKIKO BATZORDEA.
PATXI LARRAINZAR GURASO ELKARTEA.

No hay comentarios: