2007/09/10

ESKOLA ORDUZ KANPOKO JARDUERAK. ARAUTEGIA. 2007-2008 IKASTURTEA.

Guraso agurgarriok:
Aurten ere eskola orduz kanpoko jarduerak izanen ditugu.

Patxi Larrainzar Guraso Elkartea: eskola-orduz kanpoko jarduera guztien ardura dauka, baita haiek gauzatzeko tokiak atzemateko ardura ere. Halaber, ahalmena du haiek bertan behera uzteko momentu puntualetan: Sta. Ageda, Olentzero, Inauteriak, grebak e.a.

Jarduera guztiak BATERATUAK daude, eta arautegi bakarrari atxikitzen zaizkio.

KEXAK, IRUZKINAK ETA ZALANTZAK IZANEZ GERO ESKOLA-ORDUZ KANPOKO JARDUEREN BATZORDERA BIDERATU ETA INOLA ERE EZ IKASTETXEKO ZUZENDARITZARA EZTA JANTOKIKO LANGILEENGANA ERE.

Jarduera bakoitzak bere arduraduna izanen du:
Jardueran gertatzen den edozein arazo dela eta, arduradunak Batzordeari jakinaraziko dio. Batzordeak, ahal izanez gero, ebatziko du, gainerakoan, gurasoen elkarteari igorriko dio.

Gurasoen elkarteak eskaintzen dituen jardueretan bereizi beharrak dira Udalaren Kirol Eskolen Programan sartuak direnak (saskibaloiak, futbitoa, patinajea, pilota, xakea) eta Aixe-Dindaia taldearen bitartez emanen direnak (musika, dantza, judoa, kanpoko jokoak...)

Udalaren Kirol Eskolen programako jarduerek Iruñeko Udalaren dirulaguntza dute, kirol federazioekin egiten dituen hitzarmen bidez, eta Aixe-Dindaia taldeak eskaintzen dituenek, aldiz, ez dute laguntzarik, beraz, diru gehiago balio dute.

Eskola-orduz kanpoko jarduerak ordaintzeko, bankuko kontuaren zenbakia eman behar da. Inskripzio orrian agertzen dira diru zenbatekoa, ordaintzeko epeak eta egunak.

Guraso elkarteko bazkideak ez diren familiek 20,00 euroko gainkarga izanen dute jarduera bakoitzeko, eta abenduan ordainduko dute.

Eskola-orduz kanpoko jarduerek ikasturtearen hasmentatik akabera arte iraunen dutela bermatzeko, ikasleek jarduera osoa ordaindu beharko dute, hartan segitzen duten ala ez.
Bestetik, jarduera hasi eta gero apuntatzen diren ikasleek prezio osoa ordaindu beharko dute, eta ordainketa bakarrean, ikasturtean hasmentan apuntatutakoek bidea eman baitute jarduerak aurrera egin daitezen.

Ordaingiriak pagatu ezean, jardueraren arduradunak abisua emanen du. Erreziboa itzultzearen gastuak oridaindu ez duenak hartuko ditu bere bizkar.
Errepikatzen den morositateak jarduera utzi beharra ekarriko du. Familiaren batek arazo ekonomikoak baldin baditu, Batzordeari erranen dio eta arazoa konpontzen saiatuko da.

Jardueretako batek irabaziak emanez gero, hurrengo ikasturteko jardueren prezioa merketzeko erabiliko da.

Jaerduerei paratutako egunak eta orduak ezin dira aldatu, ongi justifikatutako kasuetan izan ezik. Jarduerei ezarritako espazioak ere errespetatu beharra dago.

Jardueretan izena emateko epea bukatutakoan ez dago apuntatzerik, non eta plazak gelditzen diren eta Batzordeak onartzen badu.

Eskola-orduz kanpoko jarduera guztiak, ahal dela, euskaraz eta monitore euskaldunekin emanen dira.

Jarduera bat egun berean eta bi ordutan eskaintzen baldin bada, lehenbiziko ordua ikasle txikiendako izanen da.

Eguerdirako programatutako jarduerak jantokiko lehenbiziko txandan dauden ikasleendako soilik izanen dira. Eguerdirako jarduera hauetan ikasle bakoitzak JARDUERA BAKAR BATEAN parte har dezake.

Taldeek gutxienez 10 ikasle eta gehienez 14 ikasle izanen dute.

JARDUERETAKO BATEAN PLAZAK BAINO IKASLE GEHIAGO BALDIN BADA, ZOZKETA EGINEN DA ETA PATXI LARRAINZAREN GURASO ELKARTEAREN IRAGARKI OHOLEAN PARATUKO DIRA ONARTU DIREN IKASLEEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA ESPEROAN DAUDENENA.

Jardueran egokitu eta zentratu ez, eta erritmoa trabatzen duen ikaslerik baldin bada, konponbidea bilatzen saiatuko da, baita, lehenbiziko momentutik, gamiliaren mintzatu ere.

Jarduerako materialak behin bakarrik erabiltzekoak izanen gero (pintura, plastika), familiak ordainduko ditu. Ikasturte gehiagorako balio izanez gero (xakeko oholak e.a.) berriz, guraso elkarteak hartuko du material horien kargu.

Ikasturte honetan dantza Haur Hezkuntzako 3. mailatik gora eskeiniko da. Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasleak ezin dira apuntatu.

- INSKRIPZIOALDIA: irailaren 12tik 20ra arte.
- ESKAERAK NON AURKEZTU: ATEZAINTZAN(ERAIKIN BERRIAN)
- BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK ETA ARITZEKO TOKIA: IRAILAREN 25EAN, gurasoen elkartearen iragarki oholean.
- BEHIN BETIKO ZERRENDAK: IRAILAREN 27AN, GURASO ELKARTEAREN IRAGARKI OHOLEAN
- JARDUEREN HASIERA: 2007KO URRIAREN 8AN.

No hay comentarios: