2007/09/03

Haurtzandegi Zerbitzua : Aurkezpena

Zer gara gu?
Haurtzandegi Zerbitzua sortu zen guraso batzuk ez zekitelako euren seme-alabak non utzi haiek lanean zeuden bitartean. Haiendako irtenbide bakarra hauxe zenez, lortu ahal izan zuten ikastola izan zedin leku egokiena seme-alabak uzteko.

Zeintzuk gara?
Gaur egun zerbitzuak kontatzen du Jangarria empresaren bitartez kontratatutako monitore batekin. Monitore horren ardurapean geratzen dira haurrak egunero 7’40tik-8’45ra eta ikastolako txirrinak jo bezain pronto, monitoreak haurrak euren klasetara eramaten ditu.

Halaber, bi pertsona Carlos (TF: 948 128620) eta Elias (TF: 948 129542) arduratzen dira kontuetaz eta funtzionamenduaz. Beraz, edozein arazo izanez gero, jar zaitezte harremanetan eurekin.

Zeintzuk erabiltzen dute?
Gaur egun 18 bat ikaslek erabiltzen dute zerbitzua baina hilabetea dela eta, zenbaki hau igo edo jaitsi ahal da. Umeak hantxe pasatzen dute denbora psikomotrizitate gelan jolasten edo margotzen.

Zenbat balio du?
- Hilabete bakoitzatik 30 Euro kobratzen da eta 50 Euro bi seme-alaba baldin baditu.
- Egun sueltoengatik 7 Euro kobratzen da.

Oso garratzitsua: Alta edo baja eman ahal izateko, guraso horrek bete beharko du fitxa hori eta monitoreari eman beharko dio alta edo bajako momentuan. Fitxa hori Web orrialde honetatik jaitsi daiteke.

No hay comentarios: