2007/09/05

Web batzordea: zer da eta zer egiten du

Web batzordeak Guraso Elkartearen webarekin zerikusia duen guztia kudeatzen du; web horren mantentze lanak eta eguneratzeak egiten ditu. Ahal den neurrian, gainera, Guraso Elkartearen eta bazkideen ekimenak bultzatzen ditu, internet erabiltzearekin zerikusia badute.
Honako hauek dira Web Batzordearen egitekoak:

Zer egiten du Web Batzordeak?:
- Guraso Elkartearen webaren mantentze, hobetze eta eguneratze lanak egiten ditu.
- Hirugarrenen berriak argitaratzen ditu, Guraso Elkarteko beste batzorde batzuen kideek ez badakite eta egin nahi badute.
- Idazkiak jartzen ditu webean.
- Beste batzordeetako kideei irakasten die Guraso Elkartearen webean gauzak nola argitaratzen diren.
- Web Batzordea berak idazten dituen edukien erantzulea da, eta ez da beste batzorde batzuek argitaraturiko edukien erantzulea.

Zer ez du egiten Web Batzordeak?:
- Ez du erabakitzen zer argitaratzen den eta zer ez; hori batzorde bakoitzaren erantzukizunaren pekoa da.
- Ez ditu hirugarrenentzat testuak prestatzen edo euskarara itzultzen.
- Ez ditu ukitzen, neurriz aldatzen edo hobetzen ez argazkiak, ez bideoak ez bestelako artxiboak.

2007/2008 ikasturtean, 2 pertsonek osatzen zuten Web Batzordea eta Marco Fernández zen erantzulea. Web Batzordearekin harremanetan jartzeko, erabili mail hau: web@patxilarrainzar.com

No hay comentarios: